Facu Díaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Facu Díaz
Facu Díaz cropped.jpg
Bizitza
JaiotzaMontevideo1993ko otsailaren 15a (28 urte)
Herrialdea Uruguai
 Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta umorista

IMDB: nm6496703 Twitter: FacuDiazT Edit the value on Wikidata

Facundo Díaz Troncoso, (Montevideo, 1993ko otsailaren 15a) Facu Díaz modura ezaguna, jatorri uruguaitarreko aurkezle eta komikoa da. Bere burua komunistatzat jotzen du eta Espainiako Alderdi Komunistako kidea da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Díaz bateria jotzen Berri Txarraken kontzertuan

Facu Díaz Montevideon, Uruguaien, jaio zen 1993ko otsailaren 15ean. 8 urte zituenean Blanesera, Gironara joan zen bizitzera.[2] [3]14 urte zituenean bateria jotzen ikasi zuen. Bere anaiaren musika taldean jotzen hasi zen eta 17 urte zituenean urtebeteko bira egin zuen Eugenio Ortiz, Extremoduroko gitarra-jole ohiaren talde berriarekin. Zaletasun hau gaur egun arte mantendu du; honen adibide dira La Raíz taldearekin batera kontzertu batzuk jo zituen aldia edo Berri Txarrakek Kobetamendin eskeini zuen makrokontzertuan Toni Mejiasekin batera eginiko kolaborazioa .[4] [5]

13 urte zituenean Espainiako Alderdi Komunistan afiliatzeko interesa erakutsi zuen, baina adin txikiegikoa zenez ez zioten utzi afiliatzen. Hurrengo urtean, 14 urte beterik zituela, itzuli eta Espainiako Alderdi Komunistan afiliatzea lortu zuen. Txisteak egiterako orduan asko jokatzen du honekin, umore oso politikoa eginaz.[2]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Facu oso gaztea zelarik Twitterreko erabiltzaile modura eman zituen bere lehen urratsak komediaren munduan. Garai honetan Antena 3 kateko saio batek Ipar Koreako herriari agur bat eskeintzea lortu zuen. 2012an El País egunkariarekin liskar handia izan zuen Facuk Twitter bidez egunkariaren aurkako protesta modura zabaldu zuen irudi faltsu batek izan zuen hedapenagatik.[2][6]

Twitterren eginiko guztia Pablo Iglesias, La Tuerka saioko aurkezle eta zuzendariari deigarri egin zitzaion.  Hori dela eta 2013ko abenduan La Tueka saioko control de redes sekzioan telefonoz parte hartu zuen. Hortik aurrera hainbat agerraldi egin zituen La Tuerkan, telefonoz parte hartzetik bideoan agertzera pasaz. 2014tik aurrera La Tuerka News saioko aurkezle izatera pasa zen Miguel Maldonado eta Héctor Juanateyrekin batera.[2]

2014ean  polemika piztu zen La Tuerka saioan eginiko “El PP se disuelve” (euskaraz Alderdi Popularra disolbatu egiten da) sketcha plazaratu zenean. Sketch hori medio 2015ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Facu Díaz inputatu zuen terrorismoaren biktimen ohorearen aurkako delitu batengatik. Azkenean kasua artxibatu egin zen.

Facu Díaz

2016an Miguel Maldonadorekin batera bere proiektu berria plazaratu zuen, late night estiloko No Te Metas En Política saioa. Saio hau zuzenean egiten zen Madrilgo El Teatro del Barriotik eta Público TVk ematen zuen. 2017an Miguel eta Facu La Sexta kateko Al Rojo Vivo saioan kolaboratzen hasi ziren beraien proiektuaren izen berbera zuen sekzio batekin, No Te Metas En Política.[7] No Te Metas En Política irratian ere izan zen Radio 3 kate publikoko Hoy empieza todo saioan.[8] Herriz herri ere ibili ziren zuzeneko emanaldiak egiten. No Te Metas En Política 2019. urtean amaitu zen, 3 denboraldi egin ondoren.[9]

2018an #0 katean Andreu Buenafuente komikoak gidatzen duen Late Motiv saioan kolaboratzen hasi zen.[10] 2020. urtean COVID-19ak sorturiko testuinguruaren eraginez NTMEP podcasta jarri zuen martxan Miguel Maldonadorekin batera.[11]

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El País egunkariaren berri faltsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko azaroaren 20an Facuk txio bat argitaratu zuen bere Twitterreko kontuan, berak zioenez El País egunkariak igo ostean ezabaturiko berri baten argazkiarekin. Berri horretan Juan Carlos I.aren osasun arazoen inguruan hitz egiten zen.  Argazkia igo eta gutxira Facuk faltsua zela eta protesta modura egin zuela adierazi zuen, El País egunkariak 129 langile kaleratu behar bai zituen. Hala ere, argazkia azkar hedatu zen sareetan eta trending topic izatea lortu zuen. Egunkariak gertaturikoa publikoki azaldu behar izan zuen eta Díazen aurka akzio legalak hartuko zituela iragarri zuen.[6]

Terrorismoaren biktimek jarritako salaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urriaren 29an La Tuerka saioan “El PP se disuelve” (Alderdi Popularra disolbatu egiten da) sketcha plazaratu zuten, non Díazek ETAk egiten zituen estiloko komunikatu bat parodiatuz Alderdi Popularraren desegitea aditzera ematen zuen. Alderdi Popularrak eta Ortega Larak gogor kritikatu zuten sketcha, bide batez Podemoseko buru zen Pablo Iglesias ere kritikatuz. Díazek bere burua defendatu zuen kritika hoien izaera politikoa azpimarratuz.[12]

2015eko urtarrilaren 9an Dignidad y Justiciak jarritako salaketa baten ondorioz Espainiako Auzitegi Nazionalak Díaz inputatu zuen ustezko terrorismoaren biktimen ohorearen aurkako delitu batengatik. Urtarrilaren 15ean Facuk 5 minutuz deklaratu zuen epailearen aurrean eta  ondoren Javier Gómez Bermúdez epaileak kasua artxibatzea erabaki zuen.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]