Fadrique Álvarez de Toledo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fadrique Álvarez de Toledo
Cristofano dell'Altissimo - Fadrique Álvarez de Toledo y Enríquez.jpg
Bizitza
Jaiotza Gaztelako Erresuma1460
Herrialdea  Espainia
Heriotza Alba de Tormes1531ko urriaren 19a (70 urte)
Familia
Aita García Álvarez de Toledo, 1st Duke of Alba
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Gatazka Nafarroako konkista
Granadako Gerra

Fadrique Álvarez de Toledo y Enríquez de Quiñones (1460-1531ko urriaren 19a), bigarren Albako duke, Coriako markes, Salvaterrako konde eta Piedrahíta eta Valdecornejako jauna izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita García Álvarez de Toledo y Carrillo de Toledo eta ama María Enríquez de Quiñones y Cossines izan zituen. Errege katolikoekin lotura estua izan zuen, izan ere, bere ama Fernandoren ama zen Joana Enrikezen sasi-ahizpa izan zen.

Granadako Erresumaren konkistan parte hartu ondoren, 1503an Ipar Katalunian aritu zen frantziarren kontra.

1512an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroa konkistatzea erabaki zuenean, gaztelar armada zuzendu zuen. Hain ondo bete zuen bere lana ezen erregeak Andaluziako kapitain jeneral eta Huéscarreko duke izendatu baitzuen. Karlos I.aren erreinaldian estatu batzarrean parte hartu zuen eta Espainiako handiki bilakatu zen[2].

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1480an Sevillako kondesa zen Elisabet Zuñiga ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:

  • Leonor.
  • Gartzia (?-1512).
  • Pedro (1484-1553).
  • Aldonza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Instituto de Salazar y Castro. Elenco de Grandezas y Titulos Nobiliarios Españoles
  2.   Hobbs, Nicolas (2007), Grandes de España, http://grandesp.org.uk/historia/titulos/titintro.htm .


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.