Edukira joan

Faeton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faeton
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Heriotzatximistargi (Hiltzailea: Zeus)
Familia
AitaHelios eta Clymenus (en) Itzuli
AmaKlymene (en) Itzuli eta Merope (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Afrodita eta Cycnus (en) Itzuli
Seme-alabakEretrieus (en) Itzuli
Anai-arrebakFaetusa, Merope (en) Itzuli, Astris (en) Itzuli, Lampetia (en) Itzuli eta Aegiale (en) Itzuli

Faeton edo Faetonte (antzinako grezieraz Φαέθων Phaéthôn, 'distiratsua', 'izpiak ateratzen dituena') Greziar mitologian, Heliosen (Febo, 'distiratsua', geroago Apolok hartu zuen epitetoa) eta Klimeneren, Meroperen emaztearen, semea zen.

Beste atal mitotan gertatzen den bezala, literatura mitografikoak interpretazio eta aldaera ugari eskaintzen ditu Faetonen istorioari buruz. Dena den, jatorrian, greziar literaturan, mitoaren bertsio oso gutxi ditugu. K.a. VIII-VII mendeen inguruan, Hesiodoren lanean aurki daiteke pertsonaiaren lehen erreferentzia esanguratsuak. Bere Teogonia idazlanean, Faeton Eos eta Kefaloren semea da. Gaztea oso ederra da, "jainkoen parekoa" eta Afroditak berekin eramaten du, eta bere "tenplu sakratuetan" jartzen du, bere "santutegiko zerbitzari sekretu", "jeinu jainkotiar" moduan. Hau da, zeruan jarri zuen.[1]

Baina Faetonen historiaren bertsio ezagunena eta luzeena Ovidiorena da, bere Metmorfosia idazlaenean kontatzen duena:

Faetonek bere lagunei harro esaten zien bere aita eguzki jainkoa zela. Ez zioten sinetsi, eta behin, lagun batek Zeusen semea zela ere esan zuen, eta horrek Faeton haserretu zuen. Bere aita Heliosengana joan zen, eta horrek Estigia ibaiaren izenean zin egin zuen edozein desio beteko ziola. Faetonek bere gurdia (eguzkia) gidatu nahi zuen egunen batean. Heliosek konbentzitzen saiatu bazen ere, Faetonek tinko jarraitu zuen. Eguna iritsi zenean, Faeton izutu egin zen eta gurdia tiratzen zuten zaldi zurien kontrola galdu zuen. Lehenik, altuegi igo zen, eta horren ondorioz lurra izoztu egin zen. Gero, baxuegi gidatu zuen gurdia , eta landaredia ihartu eta su hartu zuen. Faetonek nahi gabe Afrikako zatirik handiena basamortu bihurtu zuen eta etiopiarren azala erre zuen eta beltz bihurtu zitzaien. Azkenean, Zeusek esku hartu behar izan zuen, ihesi zihoan gurdia tximista batekin joz geldiarazteko, eta Faeton Eridano ibaian (Po) erori eta ito egin zen. Bere lagun Ziknok hainbeste atsekabetu zuen, ezen jainkoek beltxarga bihurtu zuten. Bere ahizpek, Heliadeek, ere atsekabetu egin ziren eta, Virgilioren arabera, haltz edo makal bihurtu ziren, eta haien malkoak anbar bihurtu ziren.[2]

Faeton erotzen. Jan Carel van Eyck (1649-1686/1706), Rubensesn diseinuan oinarritua.

Ovidioren bertsio hori Europako literaturan eta pinturan Faetonen pasadizoa errepikatu zen eta arropuskeriaren iruditzat hartu zen Aro modernoan.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Morcillo Expósito, Guadalupe. (2007). «Faetón: antes y después de Ovidio» Anuario de estudios filológicos (30): 269–280. ISSN 0210-8178. (kontsulta data: 2026-04-27).
  2. (Gaztelaniaz) apcauam. (2014-02-17). «El mito de Faetón» Asociación Pensamiento y Cultura de la Antigüedad (kontsulta data: 2026-04-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]