Faggot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faggot
jaki
Osagaiakbarrukia
Historia
JatorriaErresuma Batua

Faggot Erresuma Batuko haragi-bola tradizional bat da, Mendebaldeko Midlands eskualdekoa.[1][2] Zatiketatik soberan dagoen haragiarekin eta barrukiekin egiten dute, batez ere txerrikiarekin. Faggot bat, tradizionalki, hirugihar, bihotz, gibel eta haragi koipetsuarekin egiten dute, zaporea emateko belarrak eta, batzuetan, ogi birrindua gehituz. Nahasketari eskuz egindako bolaren forma ematen zaio, txerriaren sabelaldeko omentua bildu eta sukaldatu egiten da.

Plater honek Bigarren Mundu Gerraren errazionamenduaren garaian izan zuen ospe handiena, ordutik behera egin zuelarik.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) The Midlands and east England. in: BBC Food..
  2. (Ingelesez) Hughes, Colin. (2009-8-11). «Neath is Wales' Faggots 'n' Peas capital» WalesOnline.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.