Fahrenheit 9/11

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fahrenheit 9/11
Michael Moore Cannes.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2004
Jatorrizko izenburua Fahrenheit 9/11
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dokumentala
Iraupena 122 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Michael Moore
Gidoigilea(k) Michael Moore
Antzezlea(k)
Michael Moore
George W. Bush
Al Gore
Donald Rumsfeld
Condoleezza Rice
Dick Cheney
Britney Spears
Stevie Wonder
Ricky Martin
Tony Blair



[[Kategoria:Donald Rumsfeldek Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
Ekoizlea Michael Moore
Monica Hampton
Harvey Weinstein
Bob Weinstein



Konpainia ekoizlea Dog Eat Dog Films
Ekoizle eragilea Harvey Weinstein
Bestelako lanak
Musikagilea Jeff Gibbs
Argumentu nagusia 2001eko irailaren 11ko atentatuak
Historia
Jasotako sariak Urrezko Palma
Kanpo loturak
www.fahrenheit911.com/

Fahrenheit 9/11 2004ko ekainaren 23an plazaratutako dokumentala da, Michael Moorek zuzendua. Izena Ray Bradburyren Fahrenheit 451 eleberri anti-utopikotik datorkio. Historiako dokumentalik ikusiena izan da. 2005eko urtarrilerako, 220 miloi dolar jasota zeuzkan mundu osoan, aurrekaririk gabeko dirutza dokumental politiko batengatik. Gainera, 2004ko Canneseko Zinemaldian, Urrezko Palma jaso zuen, jaialdiko sari nagusia.

Filma George W. Bushen politikaren kritika latza da, batik bat deritzon Terrorismoaren kontrako gerrarengatik. Halaber, AEBetako komunikabide enpresa handiek ere kritika gogorrak jasotzen dituzte, Iraken aurkako gerra txalotzeagatik (gerra horretara zerk eraman zuen analizatu gabe) eta horkoen hildakoei buruz zehaztasunez ez informatzeagatik. Hori dela eta, filma polemikoa izan da oso. Izan ere, Michael Moore AEBen zehar bidaia luze bat egin zuen filma erakusten 2004ko hauteskunde presidentzialetan George W. Bush berriz aukeratuta atera ez zedin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]