Fairuz
| Fairuz | |
|---|---|
(1971) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | نُهاد وديع حدَّاد |
| Jaiotza | Zuqaq al-Blat (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | arabiera |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Assi Rahbani (1955 - 1979) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | arabiera frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
| Jasotako sariak | |
| Genero artistikoa | music of Lebanon (en) |
| Ahots mota | kontraltoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| Diskoetxea | EMI |
| fairouz.com | |
Nuhad Wadi Haddad, artistikoki Fairuz bezala ezaguna,Fairouz edo Fayrouz ere idatzia (arabieraz: نهاد وديع حداد; Zuqaq al-Blat, Beirut, Libano, 1935eko azaroaren 21a), abeslaria eta aktorea da, bere jarraitzaileek kondaira biziduntzat hartzen dutena. Jarraitzaileek Izarren enbaxadorea, arabiarren enbaxadorea, Ilargiaren auzokoa eta Aingeruen ahotsa deitzen diote. Arabiar munduko abeslarien artean ospetsuenetarikoa da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1935-1950
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nuhad Haddad, geroago Fairuz izenez ezaguna, 1935eean jaio zen, erlijio siriar ortodoxoko familia asiriar xume batean. Aita Wadi Haddad Mardin hirikoa zen (gero Turkia) eta Libanon finkatu zen Lisa al-Bustani libanoar maronitarekin ezkondu ondoren. Familia Beiruteko Zuqaq al-Blatt auzora joan zen bizitzera, Libanoko Patriarkatuaren eskolaren aurrean zegoen harrizko etxe tipiko bateko gela bakar batean bizi zela. Wadik gertuko inprimategi batean egiten zuen lan eta Lisak, etxekoandre gisa, lau seme-alaben ardura hartu zuen: Nuhad, Yusef, Huda eta Amal.[2][3]

Nuhad neskato lotsatia zen eta ez zuen lagun askorik eskolan. Debbiyyen, Libanoko mendietako herrixkan, bizi zen amonari oso lotua zegoen. Nuhadek biziki maite zuen herrixkako bizimodu soila. Egunean zehar, amonak etxeko lanak egiten laguntzen zion, eta kantatu egiten zuen. Gauetan, Nouhad kandelen argitan esertzen zen amonarekin, Ameriketako Estatu Batuetara egindako bidaiaren istorioak konta ziezazkion.
10 urterekin, Nouhad bere ahots ederrarengatik zen ezaguna eskolan. Jaialdietan eta eskola-oporretan erregulartasunez kantatzea gustatzen zitzaion. 1950eko otsailean, eskola-jaialdietako batean, Mohammed Fleifel musikari eta Libanoko Musika Kontserbatorioko irakasle ezagunaren arreta bereganatu zuen, ikusleen artean baitzegoen. Ahotsarekin eta errendimenduarekin harrituta, kontserbatorioan izena ematea gomendatu zion. Hasieran, aita ez zen alaba kontserbatoriora bidaltzera ausartu, baina Nouhadi utzi zion kontserbatorioko eskoletara joaten, baldintza bakar batekin, nebak laguntzea.
Mohammed Fleifelek Nouhaden ahotsa zaindu eta prestatu zuen modu aitatiar batean, praktikan berak erakutsi zion Koranaren bertsoen errezitazioa (Tajweed bezala ezagutzen den estiloa). Egun batean, Libanoko musikari eta musika saileko buru nabarmen bat, Libanoko Halim El Roumi irratian (Majida El Roumi abeslari famatuaren aita) Nouhad kantatzen entzutera pasatu zen. Erabat txundituta geratu zen zuen ahotsarekin, eta ekialdeko nahiz mendebaldeko kantak miresgarriro abesteko aukera ematen zion malgutasun arraro bat zuela ohartu zen. Une horretatik aurrera Halim El Roumik Nouhad Beiruteko irrati estazioan koruko abeslarietako bat izendatu zuen eta hainbat abesti konposatu zituen berarentzat. Orduantxe hasi zen “Fairuz” deitzen, arabieraz “turkesa” esan nahi duena.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hilabete pare bat beranduago, Fairuz irrati estazioan musikari lan egiten zuten Rahbani, Assi eta Mansour anaiei aurkeztu zitzaien. Kimika bat-batekoa izan zen, eta handik gutxira, Assi Fairuz-entzako abestiak konposatzen hasi zen, horietako bat “Itab” izan zelarik (harentzat konposatu zuen hirugarren abestia). Abesti horrek berehalako arrakasta izan zuen mundu arabiar osoan eta Fairuz abeslari arrantzitsuenetakotzat ezartr zuena eszena musikal arabiarrean. Assi eta Fairuz 1955eko urtarrilaren 23an ezkondu ziren eta Fairuz, ondoren, greziar ortodoxiara bihurtu zen (Assiren Erlijioa). Bikoteak lau seme-alaba izan zituen: Ziad (musikaria eta konpositorea), Layal (1987an garun-hodietako istripu baten ondorioz hil zena), Hali (txikitatik meningitisak jota geldituta geratu zena) eta Rima (argazkilaria eta zinema-zuzendaria).
Fairuz eta Rahbanis anaien lehen lanak ekialdeko eta atzerriko moduen nahasketa berritzaileak izan ziren (batez ere Hego Amerikakoak, Eduardo Bianco-ren eragina zuen musika), Fairuz-en ahots tonu ezberdinak eta Assi-ren musika poetiko eta burutsua konbinatzen zituena, non Libanoko herrixketako bizitzaren maitasuna eta nostalgia adierazten zuten.
Fairuzek 1957an egin zuen eskala handiko lehen kontzertua, Baalbekeko Nazioarteko Jaialdiaren barruan, Camille Chamoun Libanoko presidenteak babestuta. Musikalak eta operetak egin zituen, hainbat urtez herri guztiak agortuz. Libanoko abeslaririk maitatuena eta arabiar munduko abeslaririk ezagunenetakoa izan zen, bere estiloa ez baitzen inoiz arabiar mundu osoan ikusi.
1960
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fairuz “Libanoko kantuaren lehen dama” bihurtu zen, 1960ko hamarkadan. Garai horretan, Rahbani anaiek ehunka abesti famatu idatzi eta konposatu zituzten, operetarik gehienak, eta 3 film. 1969an, Fairuzen musika oso ezaguna izanik, Libanoko gobernuaren aginduz Libanoko irrati estazioetan sei hilabetez debekatuta egon zen, Libanora egindako bisitan Houari Boumediene Aljeriako presidentearen omenezko kontzertu pribatu batean kantatzeari uko egin ziolako. Hala ere, Fairuzen ospea areagotu egin zen, berak argi utzi baitzuen ez zuela pertsona bakar batentzat kantatzen, izan errege edo presidente, beti herriarentzat kantatzen zuela.
1970
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1971n, Fairuzek nazioarteko ospea lortu zuen, Ipar Amerikan eta Latinoamerikan bira egin ondoren, eta herrialde arabiarretako etorkinek gogo handiz hartu. Askoren ustez, 1970eko hamarkada bere ibilbideko faserik garrantzitsuena izan zen, bere ahotsaren indar handiena eta Rahbani anaien musika ekoizpen oparoa baitzituen.
Libanoko gerra zibilean (1975-1990), Fairuz ez zen inoiz saiatu Libano utzi eta atzerrian bizitzen, libanoar askok egin zuten bezala, nahiz eta ez zuen beste kontzerturik egin bere herrialdean, 1978an Beirut zatitu zeneko mendebaldean eta ekialdean egin zen "Petra" opereta izan ezik.
Min handia ematen zion Fairuzi libanoarrak atzerritarren eskuetan hiltzen ikusteak, eta are min handiagoa beren artean hiltzeak. Arrazoi horregatik eta Libano eder eta oparoan gertatzen ari zen suntsipenarengatik, Fairuzek ez zuen bere herrian gehiago kantatu nahi izan.
The Milwaukee Journal egunkari estatubatuarrak 1989ko urrian argitaratutako elkarrizketa batean, Beiruteko gatazkari buruz hitz hauek esan zituen:
«Zu etengabe ihesi zabiltza, ezkutatu nahian, ezkutatzeko txoko bat aurkitu nahian.»
Abeslariak Beiruteko bi sektoreetako etxeak mantentzen zituen, eta horietako batek ere ez zuen babes antiaereorik. Bonbardaketen norabidearen arabera bizi zen. 1989an Kairon egindako elkarrizketa batean kontatu zuen bere etxe bat misil batek harrapatu zuela.[4][5]
Hala ere, aldi horretan arrakasta handiz jarraitu zituen nazioarteko bira eta kontzertuak.
Gainera, 1976an berriro ere uko egin zion Irango Mohammad Reza Pahlevi Xah-arentzat abesteari, eta ez zuen onartu Elias Sarkis presidenteak Kairon bildutako erregeei eta estatuburuei abesteko egindako eskaera.[6]
1980
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londresko Royal Festival Hall delakoan aurkeztu zen, errekorra hautsiz. Daily Mail egunkari britainiarrak zera idatzi zuen:
Leihatila inoiz ez bezala setiatua izan zen, sarrerak eskuz esku saltzen ziren 1000 libratik gora merkatu beltzean. Errekor bat lortu zen, aurreko errekorra hautsiz, Frank Sinatra hirian egon zenean. Eta nor zen azken gauean... bete zuen izarra? Madonna? Springsteen? Domingo? Horowitz? Ez... Fairuz, arabiar munduko emakumezko abeslaririk txalotuena.
Fairouz eta Rahbani anaien arteko dibortzio artistikoaren ondoren, 1979an, Fairuz bere seme Ziad Rahbani konpositorearekin, lagun Jose Harb letragilea eta Philemon Wehbe konpositorearekin hasi zen lanean. Elkarrekin, arrakasta itzela izan zuten album berriak sortu zituzten, Fairuzek eboluzionatzen jarraitzen zuela erakutsiz eta arabiar munduaren kantuaren diva gorena bezala sendotuz.
Joseph Harbek Fairuzentzat idatzi zituen bere letrarik eta poemarik onenak, Philemon Wehbek bere musika atenporal ekialdetar hutsa masek estimatzen zutena eskaini zuen bitartean. Ziadek, aldiz, Fairuzen errepertorioa berritu eta oso jatorriz jazz doinuak txertatu zituen.
1985. urtean eman zuen azken kontzertu handia Sirian, Bosra hiriko erromatar anfiteatroan, 2008ra arte ez baitzen Siriara itzuli. Arabiar Munduan eman zen kontzerturik handientzat jo zuten hainbat hedabidek, eserita zeuden ikusleen eta anfiteatrotik kanpo geratu zirenen artean 150.000 pertsona inguru bildu zituen eta.[7]
1990
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan, Fairuzek hiru disko ekoitzi zituen eta eskala handiko kontzertuak egin zituen, bereziki 1994ko irailean Beiruten egindako kontzertu historikoa, gerra zibilak suntsitu zuen hiriaren erdiguneko barrutiaren berpizkundea abian jartzeko. Garai horretan grabatu zuen Li Beirut abestia, Joaquin Rodrigo espainiarraren Aranjuezko kontzertuaren adagioa doinutzat hartuta. Baalbekeko Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuen 1998an, 25 urtez kanpoan egon ondoren, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan aurkeztu ziren kantu nabarmenenak abestu zituen.
1998an, Fairuz Kartagora itzuli zen, Tunisiara, 30 urtez kanpoan egon ondoren, 13000 pertsonaren aurrean kontzertua emateko. Fairuzi kultura-sari gorena eman zitzaion bisita horretan, presidentearen jauregian. Kontzertuaren irabaziak %100 karitateari emanak izan ziren. Berak, herrialdea utzi baino lehen, honako mezua utzi zion Tunisia herriari:
«Egin dezakedanaz eta egiten dudanaz besterik ez dut hitz egiten. Nire ahotsa eta biok zerbait alda badezakegu jendearen miserian, orduan lortu dut nire helburua. Horrek oso zoriontsu egiten nau. Pobreziaren alaba naiz, eta nire lekutik hitz egiten dizuet, zuen leku beretik. Oso polita da Tunisiak gizakiarengan pentsatzea, hori da garrantzitsuena. Espero dut nire presentziak eta nire ahotsak lagundu izana jendeari. Tunisiako mina arindu eta beste herrialde arabiar batzuen ateak ireki eta bere jendearengan pentsaraziko ahal du!»
Beste arrakasta handi bat MGM Grand Garden Arena (1999) Las Vegas-en emandako kontzertu masiboa izan zen, 16.000 etorkin arabiar baino gehiago bertaratu baitziren, gehienak Amerika eta Europa osotik hirira joandako libanoarrak. Kontzertua 1999ko maiatzaren 15ean, larunbata, egin zen. Egun hori hiriko alkateak ofizialki "Fairuz Day" (Fairuz Eguna) izendatu zuen, bere aurkezpen bikainaren omenez, eta, gainera, abeslariak Las Vegas hiriko giltza jaso zuen.[8][9][10][11]
2000
[aldatu | aldatu iturburu kodea]90eko hamarkadan bezala, Fairuzek Ziad Rahbani semearekin bakarrik lan egiten jarraitu zuen, Wala Keef albuma, 2002an egin zuen azken lanetako bat izan zen. Bere artea beti irekia izan zela argi utzi zuen arren, eta aurpegi asko dituenez, ez zion uko egiten beste artista batzuekin lan egiteari, eta bere seme Ziadek berak gerturatu zuen beste artistengana.
Gero, Fairuzek kontzertuak egin ditu Beiteddineko Nazioarteko Jaialdian (Libano), 2000tik 2003ra, Ameriketako Estatu Batuetan (2003), Montrealen (2005), Dubain, Abu Dhabin (2006), Atenasen (2007), Damaskon (2008), Baréinen (2009), Beiruten (2010), Amsterdamen (2011), etab.[12]
Damaskon, Sirian (2008) egin zuen azken aurkezpenak eztabaida handia sortu zuen Libanon, bere herrialdeak Siriarekin zuen harreman tirabiratsuaren ondorioz, hainbesteraino non Libanoko parlamentuak bere aurkezpena bertan behera uzteko eskatu zion. Baina Fairuzek presio horiek arbuiatu zituen eta bere uste sendoei leial, bere aurkezpen programatuak egin zituen. Fairuz bere autoarekin Siriako muga zeharkatzen ari zen unean, 7000 jarraitzailek hartu zuten. Hauek bere izena oihukatu zuten eta ongi etorria eman zioten 20 urtez herrialde horretan egon gabe pasatu ondoren. Irrati-kanalak, telebista-kanalak, Siriako satelite bidezko irrati-difusioko erakundeak, jatetxeak, kafeak eta egunkari guztiak Fairuzen eta haren itzulera mitikoan zentratu ziren. Sah-En-Naum "(euskaraz: Nola esnatu zara?" izeneko lanaren aurkezpena egin ondoren, honako mezua utzi zion berak Siriako herriari:
«Damaskoko gazteekin bildu nintzen atzo, eta haien presentziak, gogo biziak eta sentipenak ziurtatu didate Damasko ez dela Kulturaren Hiriburua aurten bakarrik, baizik eta artearen, kulturaren eta benetakotasunaren eredu izaten jarraituko duela etorkizuneko belaunaldientzat.»
2010etik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fairuzek jarraitu du arabiar munduko abeslaririk biziena izaten. Eta kronologikoki bigarren abeslari arabiar txalotuena, lehena Umm Kalzum (1904-1975) abeslari egiptoarra izan baitzen 70eko hamarkadara arte.
2010. urteko bere azken kontzertuak, 7 eta 8an Bielen, 7000 ikusletik gora bildu zituen Beiruten, horien artean Ekialde Hurbileko pertsona ospetsu ugari, hala nola Najwa Karam abeslari libanoarra, Adel Imam aktore egiptoarra, Julia Butros, beste askoren artean, eta kontatu ezin diren diplomatiko eta enbaxadore ugari. Kontzertua askok espero zuten ametsa izan zen, non abeslariak “Eh fi amal” (euskaraz, “Bai,… badago itxaropena”) izeneko bere 2010eko CD berriko abestiak jo zituen, diskoan abesti berriak eta lehengoak agertzen dira, bere seme Ziadek eta Rahbani anaiek konposatutakoak, Ziaden moldaketekin. Izen bereko diskoaren abesti nagusiak bals-musika du.[13][14]
2011. urtean zehar hainbat kontzertu eman zituen abenduan. Abenduaren 23an abeslariak Gabon kanta ezagunenetako batzuen doinuak interpretatu zituen, 1986. urteko “Fairuz in a Christmas Concert” diskokoak, hain zuzen ere. Jingle Bellsen arabierazko bertsioa, "Lailit aid" (Festa gaua) arabieraz, "Talj Talj" (Elurra, elurra) Rahbani Anaiek konposatua, eta Georg Friedrich Händel, Georges Bizet, Franz Xaver Gruber eta abarren beste lan batzuk bildu zituen[15]
2012an, Ostiral Santuan bakarrik agertu zen, San Elias monasterioan (Chouayya, Libano).
2013. urtean zehar, Ostiral Santurako San Joan Bataiatzailearen Monasterioan agertu zen, Libanoko Doma hirian.
2013ko abenduan, hainbat arabiar komunikabidetan eta hainbat hizkuntzatan argitaratutako egunkarietan, Ziad Rahbani semeak Hasan Nasrallah Hezbolá talde xiitaren liderrarekiko sinpatia zuela adierazi zuen albistea zabaldu zen. Fairuzek ez zituen inoiz bere iritzi politikoak argitara eman, eta ez zion arretarik jarri esan zitekeenari. Aitzitik, bere erantzuna "isiltasuna" izan zen beti, eta hori ez zen salbuespena izan, bera ez baita inolako argibiderik ematen azaldu. Zeharka jendeak ulertu zuen berak eskubidea zuela edozein jarrera hartzeko, edozein zela ere, ez baita inoiz haren ahotik publiko egin.[16][17][18]
2014an bere senarraren, Assi Rahbaniren, oroimenez egindako bideo batean agertu zen, Libanoko mendietako zedroen artean grabatua, non Schuberten Avemaría abestu zuen arabieraz.[19]
2015ean egin zuen agerraldi bakarra apirilaren 4an izan zen, "Ifrahi Ya Bayta Aniya" izeneko bideoan (arabieraz: "Gozatu Betania"), bizantziar ereserkia, "Lazaroren Berpizkundearen Ereserkia" izenarekin ere ezaguna, Antiokiako Eliza Ortodoxoaren tradiziozkoa.[20][21]
2015eko abenduan, beste eraso mediatiko bat jasan zuen, Al-Shira aldizkari libanoarrak bere edizioa kaleratu zuenean, Fairuzen argazki batekin: “Fairuz, jendearen etsaia, diru eta whiskiaren maitalea, eta Al-Assadekin konspiratzailea” (Siriako presidentea). Artikuluak haserre kolektiboa eragin zuen Libanoko sare sozialen erabiltzaileen, pertsona ospetsuen, artisten, gobernu ministroen eta abarren artean. Batzuek aldizkariaren aurkako akzio legalak ere eskatu zituzten. "Fairuz marra gorri bat da" Hashtag-ak ezagunak egin ziren Twitterren. Artistak, edozein hitzen aurrean aldaezin eta axolagabe, ez zuen ezer esan. Baina bere alabak, Rimak, bai, "Fairuz politizatzeko saiakerak porrotera kondenatuta" daudela esan zuen Facebookeko bere orrian argitaratutako komunikatu batean.[22][23][24][25]
2017an, apirilaren 14an, Igande Santuan, agertu zen, bost minutu baino gehixeago iraun zuen bideo batean. Arabierazko "Zoriontasunak" abestu zuen, "Fi Malakoutika" izenburupean (“Zure zeruko erreinuan”).[26]
Bigarren agerraldi labur bat egin zuen uztailaren 13an, "Bebalee" (ingelesez As Bebalee) album berriko abesti baten zati bat kantatuz eta ahoz (euskaraz Neure buruan). Ordukoan, John Lennonen Imagine abestia aurkeztu zuen, arabieraz kantatua. Albuma 2017ko irailaren 21ean kaleratu zen ofizialki, biltzen dituen hamar abestietatik gehienak arabieraz abestutako nazioarteko klasikoak dira, Rima Rahbani alabaren arabierarako egokitzapenari esker. Imagine, Bésame mucho, Comme d'habitude (My Way estatubatuar bertsioko A mi manera izenarekin ezaguna espainolez), Pour qui veille l’étoile, No llores por mi Argentina eta beste hainbat kanta.[27][28][29]
2020an Beiruteko portuan izandako leherketen ondoren, urte bereko abuztuaren 31n, Fairuz-ek agerpen publiko harrigarria egin zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteari bere etxean harrera egitean, zeinak adierazi zuen artista Libanoren benetako batasun sinbolotzat hartzen zuela, 1980ko hamarkadako Libanoko gerra zibilaren ondoren. Macron presidenteak dibari egindako bisita horren atzean Libanoko sektore esanguratsuenen arteko adostasunak bilatzea zegoen, herrialdeko sistema politikoaren erreforma bat proposatzeko asmoz, sistema konfesionala atzean utzi eta laiko baterantz jotzeko.[30][31][32]
Fairuzek egindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Ayyam al Hassad" (1957) - Uztaren Egunak
- "Al 'Urs fi l’Qarya" (1959) - Ezkontza bat herrian
- "Al Ba'albakiya" (1961) - Baalbeck-eko emakumea
- "Jisr el Amar" (1962) - Ilargiaren Zubia
- "'Awdet el 'Askar" (1962) - Soldaduen itzulera
- "Al Layl wal Qandil" (1963) - Gaua eta Kriseilua
- "Biyya'el Khawatem" (1964) - Eraztun-saltzailea
- "Ayyam Fakhreddine" (1966) - Los Días de Fajr Ed-Din (Libanoko emirra)
- "Hala wal Malik" (1967) - Hala eta Erregea
- "Ash-Shakhs" (1968-1969) - Pertsona
- "Jibal As Sawwan" (1969) - Sawango mendiak
- "Ya'ich Ya'ich" (1970) - ¡Viva, viva!
- "Judi Ennawm" (1970-1971) - Egun on
- "Nass min Wara" (1971-1972) - Gente de Papel
- "Natourit al Mafatih" (1972) - Giltzen Zaindaria
- "Al Mahatta" (1973) - Geltokia
- "Qasidat al-hobb" (1973) - Poema de Amor
- "Loulou" - (1974) - Emakumearen izen arabiarra, "Perla"
- "Mais el Reem" (1975) - Alegiazko herrixka baten izena
- "Petra" - (1977-1978) - Petra (Jordania hiria)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fairuzek 1500 abesti inguruko errepertorio zabala du, milioika disko saldu ditu mundu osoan, eta sari eta titulu entzutetsuak eman zaizkio urteetan zehar.
85 CD, binilo eta kasete inguru argitaratu dira ofizialki. Album horietan agertzen diren kantu gehienak Rahbani anaiek konposatu zituzten. Philemon Wehbe, Ziad Rahbani, Zaki Nassif, Mohammad Abdel Wahab, Najib Hankash eta Mohamed Mohsenen abestiak ere sartu zituzten.
Fairuz-ek ere ezin konta ahala lan argitaragabe ditu. Gehienak 1940ko hamarkadaren amaieran, 1950ean eta 1960ko hasieran egindakoak dira (abesti batzuk, argitaragabeak, zaharrenak, Halim el Roumik konposatu zituen). Fairuzek, halaber, Riad Al Sunbati musikari egiptoarrak (Umm Kalzum eta Farid al-Atrashekin lan egin du) konposatutako albuma du. Gainera, Philemon Wehbek konposatutako 15 abesti argitaragabe daudela kalkulatzen da.
Fairuz-en hitzak ziren abestiak kantatzeaz gain rahbani anaiak eta Ziad semearen abestiak kantatu zituen hurrengo idazle edota poeta arabiarrak: Gibran Khalil Gibran Yuzef Harb; Zaki Nassif Michel Tarad Said Akel; Sayed Darwich Rafic Khouryk; Nizar Qabbani Abdallah Ghanem; Al-Akhtal As-Saghir; Talal Haidar; Ahmad Shawqi Ahmad Abd Al-Maghid; Asa'ad Saba; Badia Khairi; Elia Abu Madi; Mohammed Suleyman al-Ahmad; Mikha'il Na'ima; Najeeb Allayyan; Qublan Mekarzel; Rashid Nakhle; Rushdi Al-Maa'louf; Shafiq Jadayel; Omar Abu Riche; eta abar [33]
Bere abestietako batzuk antzinako poeta arabiarrenak dira, hala nola: Antar Bin Sheddad; Yamil Buzaina; Abu Nuwas; Qays Ibn Al-Mulawwah; As-Samma Al-Qushayri; Sadr Ad-Din Ibn Al-Wakil; Ibn Yubair; Jarir ibn Atiyah; Ibn-Jatiba; Ibal-Al-Abbi; Amann Mulibn; B-Abbin Am-Abn;' Amibn; Abbin Abbin Mulibn; Amn; Abbna; Abbin Abbin Abbin; Amn.[34]
Bere abestien generoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musika arabiar-folkloriko siriar-libanoarra edo Dabke[35]
- Musika arabiar klasikoa
- Musika arabiar sinfonikoa
- Kantu aberkoiak
- Arabiar poesia klasikoak
- Musikalak edo operetak
- Muwashahat (moaxajak) eta jarcha (Erdi Aroko musika andalustarra)[36]
- Eliz musika: Pazko kantuak, Eguberriak, Gabon kantak, etab.[37][38]
- Martxak
- Klasikoak: Santa Luzia opera, Mozarten 40. sinfonia, Póliushko pole, etab.[39][40][39]
- Tangoak, Bambak, Jazza, etab.
Arabieraz aparteko hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Siriakoa (in Christmas Concert)[41][42]
- Latina (Adeste Fideles[43])
- Grekoa (Paschal troparion, Agni Parthene[44])[45]
- Ingelesa (Joy to the world, We Wish you a Merry Christmas, Villancico de Coventry)[46][47]
Telebista eta filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru filmetan protagonista izan zen, eta Libanon eta Ekialde Hurbilean famatu egin ziren. Rahbany anaiak eta Youssef Chahine izan ziren lehenengoaren ekoizleak. Azken biak Henry Barakat egiptoarrak eta Rahbani anaiek ekoitzi zituzten.[48]
- "Biyaa El Khawatem" - (Eraztun-saltzailea - 1965)
- "Safar Barlek" - (Erbestea - 1967)
- "Bint El Haress" - (Guardiaren alaba - 1968)
Telebistako programak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iswara
- Day'it El Aghani
- Layali As'Saad
- Al Quds fil Bal
- Dafater El Layl
- Maa Al Hikayat
- Sahret Hobb
- Qasidat Hobb
Estiloa eta aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estiloa eta aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaila da Fairuzen analogia bat aurkitzea beste kantari batzuekin, izan ere, bere estilo berritzailea, kantu tradizionaletatik abiatzen dena poetika arabiarrak a capela eta estilo apaingarrikoak ekialdeko erritmoen nahasketaren forma oso fin bateraino eta mendebaldekook, atipikoegia da honekin konparatzeko beste artista batzuk.
Eszenatokiko keinuen erabilera oso selektiboak bereizten du beste edozein abeslarirengandik, kantatzen duenean, Fairuz tente dago, bere begirada hoztasun geldo batekin, ia zorrotza batzuetan, azken emozio tantaraino aurrezten ariko balitz bezala, espresio guztia bere ahotsaren bidez atera dadin. Oso estilo duin eta zintzoan inspiratuta, ez dio inoiz bere publikoari hitz egiten, baina abesti bakoitzaren amaieran txalo-zaparradei erantzunez, bere publikoaren aurrean erreberentzia keinu batean makurtzen da. Elkarrizketaren bat ematea ere ez da ohikoa, eta azken 30 urteetan ez da inoiz telebistako programetan agertu.[49]
1999an, Gurutze Gorriak “Arabiar Enbaxadore” izendatu zuen Genevako Hitzarmenen Berrogeita hamargarren Urteurrenean (50.). Al-Ardu Lakum abestiaren zati bat abestu zuen (arabieraz: Lurra zuena da), hitzaldi bat eman beharrean.[50]
2005eko martxoan, Dubaiko “Arabian Business” aldizkariak Fairuz 50 arabiar boteretsuenetako bat (kulturalki) izendatu zuen hainbat alorretan. Aldizkariak, oro har, politikari eta errege-erreginen jendea sartzeari uko egiten dio. Fairuz, bere legenda estatusean, 29. zenbakia da eta zerrendako 7 emakumeetako bat. Eta berriro ere 2012an, aldizkari berak 'Arabiar 100 Mújeres boteretsuenak' izena eman zion, eta ordukoan Fairuz 13.postuan izan zen.[51]

Urteetan zehar mundu osoko laudorioak jaso ditu, bereziki Mundu Arabiarreko pertsonaia intelektual eta ospetsuenak, eta gehiago, Tamer Hosny abeslari egiptoarrarena bezalako abestiak jaso ditu, “Fairuz” izen bera daramana. 90eko hamarkadan, Talea Hamdán abeslari libanoarra bost aldiz baino gehiagotan aipatzen zuen Zéjel bat konposatu zuen lehenengoetakoa izan zen . Hamid El Shaeri kantari libiarrak ere disko bat eskaini zion “Bhebbek ya Fairuz” izeneko abesti osoa. “Maite zaitut Fairuz” esan nahi du, eta Fairuzen “Bhebbak ya Lebnan” izeneko abesti bat aipatzen du argi eta garbi. Eta Majid Al-Mohandes abeslari irakiarrak ere aipamena egin zuen fairuz “Oudhkurini” diskoko bere kantuetako batean. Thanasis Papakonstantinou kantautore greziarrak izen bereko oda bat konposatu zion Fairuzi, eta bere interpretazio ezagunenetako bat Melina Kaná kantari greziarrarena da. 2012an, kantari berri batek, Rami Jalilek, kantari jordaniarrak, "Fairuz bedna nsabahek bil-jair" (euskaraz: "Fairuz, zurekin argitu nahi dugu") izena jarri zion, Sirian eta Libanon Fairuz bereziki goizez entzuteko ohitura dagoelako.[52][53][54]
Ron Goodwin musikari ingelesak hainbat kanturen berrinterpretazio musikalak egin zituen. Horietako bat, bereziki, "Return to Paradise" (Paradisuari itzulera) izenekoa, "Sanárjausianu yauman" (arabieraz: "Return to Paradise") abestian oinarritua , Fairuzek abestutako kantu bat, Rahi anaiek sorterrira itzultzean kantatzen dutena. Fairuzen beste kantu asko bezala, musikari honek eta beste batzuek mundu osoan zehar berrinterpretatu zituzten.[55]
Habaytak Bisayf abestia, Rahbani Anaiek konposatua eta Fairuzek kantatua, frantsesera egokitu eta Jean François Michael kantari frantsesak interpretatu zuen, "Coupable" izeneko 1973ko bere diskoetako baten abesti nagusi gisa. Luzaroan pentsatu zen abestia jatorriz frantsesa zela, bere benetako jatorri arabiarra ezagutu gabe.[56]
2015ean, "Al Bawaba" gune birtualak, Amanen (Jordania) egoitza duenak, 2000. urtean sortu zen eta Ekialde Ertaineko webgune zaharrenetakotzat jotzen da, artikulu batean idazten zuen:
Fairuz ikonikoa da gehien entzuten den abeslari arabiarra. Hainbat hamarkadatan, Arabiar Mmunduko ia irrati-estazio guztiek Fairuzen abesti batekin hasi dute goizeko emisioa, eta tradizioak gaur arte jarraitzen du. Bere abestiak babesleku erromantiko moduko bat bihurtu dira garai bortitz hauetan; eguneroko albiste txarren dosia jaso aurretik minutu batzuez babesleku seguru batera igotzeko; esperantzaren eta etsipenaren arteko oreka mantentzen laguntzeko ".[57]
Azaroaren 21ean, jaio zen egunean, 2016. urtean, Arabiar Emirerri Batuetako "The national" egunkariak artikulu bat argitaratu zuen: "Zortzi arrazoi Fairuz inoizko diva arabiar onena izateko".[58]
2017ko abenduaren 6an, Donald Trumpek Jerusalem Israelgo hiriburu izendatu zuen adierazpenaren ondoren, arabiar telebista askok, hala nola Al Jazeerak, eta bizitzako esparru guztietako pertsonek, besteak beste, Elissa eta Cyrine Abdelnour abeslariak, kazetariek, politikariek eta YouTubeko erabiltzaileek, Fairuzen "Ya Zahrat Al-Mada'in" ("Hirien Lorea") abestiarekin erantzun zuten, Jerusalemi eskainia, non behin eta berriz "Alqudsu lana" ("Jerusalem gurea da") leloa agertzen den, Rahbani anaien musika eta letrak dituena.[59]
2018ko uztailean zehar, Forbes aldizkariak "Izar arabiarrak agertoki globalean" izeneko zerrenda argitaratu zuen, baina ez zion Fairuzi zenbakirik esleitu eta "Handia betiko" izenburuarekin jarri zuen buruan.[60]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurkeztu den ia hiri guztietako giltza du Fairuzek, esker eta aitortza keinu sinboliko gisa. Hiri Santuko Giltza ere jaso zuen, Jerusalemen inoiz abestu ez bazuen ere. Baina "Alquds fi al-bal" (Jerusalem nire bihotzean) album oso bat eskaini zion hiri honi, baita beste kantu ugari ere.[61]
- 1957- Camille Chamoun, Libanoko presidenteak emandako Ohorezko Zaldunaren domina.
- 1962- Merituaren Ordena, Fouad Chehab Libanoko presidenteak emandakoa.
- 1963- Ohorezko Domina eta Errenazimentuko Ordena, Hussein I.a Jordaniako erregeak emandakoa.
- 1963- Zedroen Ordena, Fouad Chehab Libanoko presidenteak emana.
- 1967- Lehen Mailako Merezimendu Agindua, Nureddin al-Atassi Siriako presidenteak emandakoa.
- 1968- Jerusalemgo Hiri Santuaren giltza, Kultura Batzordeak emana.
- 1969- Ohorezko Zigilua, Siriako Errepublika Arabiarrak emana.
- 1969- Libanoko Gobernuak emandako Libanoren oroitzapenezko zigilua.
- 1970- Ohorezko Legioa, Suleiman Frangieh Libanoko presidenteak emandakoa.
- 1975- Ohorezko Urrezko Domina, Hussein I.a Jordaniako erregeak emana.
- 1988- Arte eta Letretako komendadora, François Mitterrand presidente frantsesak emana.
- 1997.- Sari artistiko gorena, Tunisiako presidente Zine El Abidine Ben Alik emana.
- 1997.- Jerusalem saria, Jerusalemgo Kultura eta Arte Batzordeak emana.
- 1998.- Ohorezko Legioko zalduna, Jacques Chirac Frantziako presidenteak emana.
- 1998.- Hussein I.a Jordaniako erregeak emandako sari gorena.
- 1999- Las Vegas hiriko giltza, Jan Laverty Jones alkateak emana.
- 2005- Beiruteko Unibertsitate Amerikarreko honoris causa doktorea.
- 2020- Ohorezko Legioaren Ordena Nazionala, Komandante graduan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak emana
-
Orden Nacional de los Cedros. (Líbano)
-
Orden de mérito. (Líbano)
-
Orden del Renacimiento. (Jordania)
-
Orden de Mérito de Primera Clase. (Siria)
-
Comendador de Artes y Letras. (Francia)
-
Caballero de la Legión de Honor. (Francia)
-
Comandante de la Legión de Honor. (Francia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://1.bp.blogspot.com/_ryz40B6bO2c/R78nonXtlII/AAAAAAAAB-4/YEQ9AKWVb34/s1600-h/fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ http://news.google.com/newspapers?nid=1499&dat=19891004&id=cjAcAAAAIBAJ&sjid=ESwEAAAAIBAJ&pg=3170,4558316
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ http://news.google.com/newspapers?nid=1499&dat=19891004&id=cjAcAAAAIBAJ&sjid=ESwEAAAAIBAJ&pg=3170,4558316
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Frantsesez) Film-documentaire.fr. «Fairouz» www.film-documentaire.fr (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Frantsesez) Film-documentaire.fr. «Fairouz» www.film-documentaire.fr (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Frantsesez) Film-documentaire.fr. «Fairouz» www.film-documentaire.fr (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Frantsesez) Film-documentaire.fr. «Fairouz» www.film-documentaire.fr (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «ESPN Sports: The Ultimate Entertainment Hub for Modern Sports Fans in 2025» SearchHounds (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ (Frantsesez) Film-documentaire.fr. «Fairouz» www.film-documentaire.fr (kontsulta data: 2025-12-19).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ https://web.archive.org/web/20120510032029/http://www.fairuzfan.com/worksflash.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20120510032029/http://www.fairuzfan.com/worksflash.html
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://fairuziat.com/fairouz/articles/arcc.html
- ↑ a b http://fairuziat.com/fairouz/articles/icloulou.html
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ http://www.film-documentaire.fr/4DACTION/w_fiche_film/6880_1
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «fairuz-lady+&+the+legend-front.jpg (image)» 1.bp.blogspot.com (kontsulta data: 2025-12-13).