Fairytale of New York

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fairytale of New York
The Poguesen musika-lana
Egilea(k)The Pogues
Argitaratze-data1987
IzenburuaFairytale of New York
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
EkoizleaSteve Lillywhite (en) Itzuli
[[Kategoria:Steve Lillywhite (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakShane McGowan eta Jem Finer (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJem Finer (en) Itzuli
Shane McGowan

Discogs: 90190 Allmusic: mc0002580591 Edit the value on Wikidata

Fairytale of New York (euskaraz New Yorkeko Maitagarri Ipuina) 1987an The Pogues irlandar-ingeles punk-folk taldeko Jem Finer eta Shane MacGowan musikariek konposatutako abesti bat da, The Pogues taldeak joa eta Shane MacGowan eta Kirsty MacColl abeslariek kantatua. 1988ko If I Should Fall from Grace with God diskoaren barnean argitaratu zuten.

1987ko Eguberrietan espreski estreinatua izan zen, abestiaren gaia bera New Yorken eguberrietan aspaldiko garai onez oroitu eta elkarri sekulakoak esaten dizkioten bikote baten arteko solasaldia baita. Ordutik aurrera kanta urtero eguberrietako klasiko bat bilakatu, eta irratsaio, iragarki eta nonahi entzun ohi da[1].

Hitz gordinak ditu, MacCollek eta MacGowanek elkarri esaten dizkiotenak, eta horietan faggot ("maritxua") ere deitzen dio emakumezkoak gizonezkoari. Hitz horren erabilerak polemika eragin du kantuaren inguruan tarteka, eta 2020an, BBCk bestelako hitzak zeuzkan bertsio bat zabaldu zuen bere irrati programazioan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Fairytale of New York: the story behind the Pogues' classic Christmas anthem» the Guardian 2012-12-06 (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  2. (Ingelesez) «Edited version of Fairytale Of New York to be played on BBC Radio 1 this year» Metro 2020-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]