Faktore mugatzaile

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Faktore mugatzaile edo tolerantzia muga sistema baten baliabide, aldagarri, elementu edo baldintza bat da, bere izaera eskasagatik prozesu jakin baten garapena eta bilakaera zehazten eta mugatzen duena. Kimikan, biologian, ekologian, nekazaritzan eta ekonomian asko erabiltzen den terminoa da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieek baliabide-baldintza edo maila desberdinekiko duten tolerantzia aldatu egiten da. Hau da, populazio batean organismo kopuruaren hazkundea mugatzen duen faktore bat dago[1]. Espezie batzuek tolerantzia handia dute ingurumen-faktore batzuekiko (euritopikoak), tolerantzia-kurba irekia dute, tarte ezin hobea, eta beste batzuekiko tolerantzia eskasa (estenotopikoak). Ingurumen-faktore askoren aurrean euritopikoak diren espezieei espezie kosmopolitak deitzen zaie.

Adibide bat jartzearren, "estenohialino" deitzen zaio bizi den uretan gatz-kontzentrazioaren aldaketa oso txikiak jasaten dituen izaki bizidunari (mikrobioa, landarea edo animalia). Aldiz, "eurihalinoa" bera bizi den uretako gatz-kontzentrazio aldaketa handiak jasateko gai den organismo bizia da, hau da, ur gezatan edo gazitan bizi daitekeena [2].

Espezieen hazkuntza eta ugalketa ere, maiz, baldintza bakar batek edo gutxi batzuek edo baliabide urriek arautzen dituzte.

Adibidez, landareek argia, lurraren mantenugaiak eta ura behar dituzte fotosintesia egiteko. Klima idorretan, landarearen hazkundea oso lotuta dago euriarekin; argi nahikoa dago, baina ura da faktore mugatzailea. Baliabide baten eskasia ez ezik, gehiegizkoa ere izan daiteke.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore mugatzaile bat inguruneko aldagaia da (abiotikoa, argia edo tenperatura), espezieentzako eremu jakin bateko populazioa mugatzeko gai dena; hazkunderako "balazta" gisa jarduten du.

Era berean, faktore horiek ekosistemaren arabera aldatzen dira. Batzuetan, biztanleriaren hazkundera mugatzen duten faktore abiotikoen sinonimo gisa hitz egiten da, eta hori ere egokia litzateke. Faktore biologikoentzako ohiko adibidea basamorturako ura da, edo itsasoko eremu sakonenetako biztanleentzako argia. Bi faktore abiotikoak izango lirateke habitat horien garapenerako "balazta" naturala.

Adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore mugatzaileen adibide batzuk aipatuko ditugu:

  • Argia: faktore mugatzailearen adibide bat oihan bateko eguzki-argia da, non hazkundea oihaneko lurrean dauden landare guztietara mugatzen den, argi gehiago izan ezean (oro har, zuhaitzek ia argi guztia estaltzen dute).
  • Fosforoa: bizidunek behar dituzten elementu kimikoen artean fosforoa garrantzi handikoa da. Fosforoa hazkuntzaren faktore mugatzailea da, bizidunentzat ez baita karbonoa edo nitrogenoa bezain eskuragarria. Fosfato ugari duten inguruneetan landare hazkuntza oparoa da: ohikoa da, esaterako, garbigarriz kutsatuta dauden ibaietan edo lakuetan algen hazkuntza nabaria gertatzea (garbigarriek fosfato anitz dituztelako).
  • Ura: garrantzi handikoa klima eta eremu lehorretan. Toki horietan faktore mugatzailea da, bere gabeziak bizidunen hazkundea nabarmen murrizten duelako
  • Oxigenoaren kontzentrazioa uretan: itsasoetan eta uretako inguruneetan oxigenoaren kontzentrazioa faktore mugatzailea izan daiteke. Lurreko berotze globalaren ondorioz oxigenoaren kontzentrazioa uretan jaitsi daiteke, eta horrek oxigenoa faktore mugatzaile bihur dezake [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Smith, T. M. (Thomas Michael), 1955-. Elements of ecology. ISBN 9780321934185. PMC 900656988. (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
  2. Dualde, V.: Biología COU, Ed. ECIR (1987) 567 orr. ISBN: 84-7065-128-5
  3. Una deficiencia de oxígeno es un factor limitante en las poblaciones de peces ante el calentamiento climático Ciencia Plus

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]