Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Falange Española» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Falange Española de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista
(FE de las JONS)
Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea
Presidentea José Antonio Primo de Rivera
Sorrera 1934ko otsailaren 15a
Desegitea 1937ko apirilaren 19a
Egoitza nagusia Madril
Ideologia politikoa faxista, panhispanista, nazional-sindikalista, nazionalista, anti-komunista eta anti-kapitalista

Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea (gaztelaniaz Falange Española de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista [FE de las JONS]) Espainiako alderdi politiko faxista eta ultranazionalista izan zen. 1933ko urriaren 29an Madrilen José Antonio Primo de Rivera, Julio Ruiz de Alda eta Alfonso García Valdecasasek sortutako Espainiako Falangea eta 1931n Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak (JONS) batzearen ondorioz sortu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako faxismoaren eraginez sortu zen, eta kapitalismoa eta sozialismoa biak gaitzesten zituen. Hasieran Espainiako Falangea izena besterik ez zuen alderdia. 1934ko otsailean, Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak (JONS) alderdiarekin batu eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea (FE de las JONS) izena hartu zuen, uztarria eta geziak sinbolotzat harturik. Helburuak 26 puntutan laburbildu zituen. Aberriak inperioa du helburu; itsasoko eta aireko potentzia bihurtzea; gizonaren betiko balioen errespetua; giza banakoaren ekimena bultzatzea; kapitalismoa eta marxismoa gaitzetsi eta enpresak nazionalizatzeko joera ziren ideologiazko puntu nagusiak.

Garrantzi handiko papera izan zuen Falange Españolak 1936ko matxinadan. Hala, Espainiako Gerra Zibilean 150.000 falangista borrokatu ziren Francisco Francoren gidaritzapean. 1937an Francok falangistak karlistekin batu zituen, eta Falange Española Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS) sortu, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa. Frankismo garaian, 1939-1975 bitartean, alderdi politiko ofizial bakarra izan zen. Gerra ondoren Falangeko kide izatea nahitaezko bihurtu zen politikan aurrera egiteko, baina pixkanaka hasierako ideologiatik urrundu zen, batez ere 1940 eta 1950eko hamarkaden ondoren

Espainiako Trantsizio Demokratikoan, Falange Española banatu eta politikoki desagertu egin zen. 1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Falange Española de las JONS alderdiak 12.114 boto lortu zituen, hau da % 0,05a. Hona hemen egun Falange Españolaren izaera aldarrikatzen duten alderdiak:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea Aldatu lotura Wikidatan