Falazia naturalista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Etika filosofikoaren arabera, falazia naturalista G. E. Moore britainiarrak 1903an proposaturiko falazia da.[1] Moorek erredukzionismo bat kritikatzen du: ezaugarri naturalak dituen zerbait 'ona' dela proposatzen duena.

Falaziak David Humeren izan-behar izan arazoaren antzekoa da baina Moorek ez du errealismo moraleko kategoriak erabiltzen. Falazia naturalistaren erabilera nagusiak honakoak dira: "hau naturala da; beraz, moralki onargarria da" edo "ezaugarri hau ez da naturala; beraz, ez da desiragarria." Inferentzia hauek ohikoak dira homosexualitatea, ekologismoa edo beganismoa aipatzean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.