Fallopia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fallopia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaPolygonaceae
Generoa Fallopia

Fallopia Polygonaceae familiako 15 bat espezie batzen dituen landare generoa da. Beste genero batzuekin, piper-belar izena hartzen dute. Landare belarkarak, erdi-zurkarak eta zurkarak dira. Lehen Polygonum genero barnean edo Reynoutria bezala sailkatzen ziren bertako espezieak. Horregatik, literaturan oraindik hala aurki ahal dira.

Generoaren izena Gabriele Falloppio medikuaren omenez datorkio, Paduako lorategi botanikoko superintendente ere bazena. Generoaren sinonimo den Reynoutria izena, Reynoutre XVI. mendeko frantses naturalistaren omenez datorkio.

Fallopia espezieak lepidoptero larba batzuen janari dira, adibidez Coleophora therinella-rena (Fallopia convolvulus landarean).

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]