Fallsko etxeratze-agindua
| Fallsko etxeratze-agindua | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | Etxeratze-agindua |
| Honen parte da | Ipar Irlandako gatazka |
| Data | 1970eko uztailaren 5a |
| Kokaleku | Belfast |
| Koordenatuak | 54°35′50″N 5°56′55″W / 54.597142°N 5.948636°W |
Fallsko etxeratze-agindua, Fallsko gudua edo Lower Fallsko gudua, ingelesez: Falls Curfew, Battle of the Falls edo Battle of Lower Falls, 1970eko uztailaren 3a eta 5a artean, Ipar Irlandako Belfast hiriko Falls barrutian jazotako Britainiar Armadaren operazio bat izan zen.
Istiluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Operazioaren helburua barruti horretako irlandar nazionalisten armen bilaketa izan zen, Britainiar Armada zeregin horretan hasi zenean, britainiar soldaduek bertako gazteen molotov koktel bidezko erasoak jasan eta soldaduek gazteei CS gas jaurtiz erantzun zieten.
Egoera honek berehalako britainiar soldaduen eta Behin-behineko IRA kideen arteko tiroketak eragin zituen. Lau orduko etengabeko guduaren ondoren, britainiar komandanteak 3.000 etxebizitza barne hartzen zuen eremua itxiarazteko agindua eman zuen, eta 34 ordu iraungo zituen etxeratze-sgindua ezarri.
Milaka soldadu etxeratze-agindupeko eremuan sartu eta etxez-etxe armen bilaketan jardun zuten, IRA eta hainbat errepublikar auzotarren erasoaldien jomuga izanez. Etxebizitzen erregistroek suntsiketa ugari eragin eta eremu osoan CS gas kopuru handia jaurti zuten. Auzotar ugarik britainiar soldaduen jazarpena pairatu izana salatu zuten.
Uztailaren 5ean, Andersonstown auzoko emakume eta ume ugari Falls barrutiko auzotarrentzako elikagai eta hornigaiak eramatera joan zirenean Britainiar Armadak etxeratze-agindua bertan behera utzi zuen.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Operazioan zehar Britainiar Armadak 4 zibil erail eta gutxienez 78 lagun zauritu zituen, gainera beste 337 atxilotuak izan ziren. Bestalde, 18 britainiar soldadu zaurituak izan ziren. Arma eta munizio kopuru handiak atzeman ziren.
Gerora, Britainiar Armadak bere soldaduetako batzuk arpilaketak burutu zituztela onartu zuen.
Falls barrutiaren etxeratze-agindua Ipar Irlandako gatazkaren inflexio puntua izan zen, irlandar nazionalista asko Britainiar Armadaren aurka eta IRAren alde jartzeko joera areagotu baitzuen.
