Fame (1980ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fama (argipena)».
Fame
Datuak
Jatorrizko izenburua Fame
Izenburua euskaraz Ospea
Urtea 1980
Estreinaldia 1980ko maiatzaren 16a
Generoa musikala
Herrialdea  AEB
Iraupena 133 minutu
Banatzailea United Artists
Zuzendaria
Alan Parker
Ekoizleak
David De Silva
Alan Marshall
Gidoilariak
Christopher Gore
Aktoreak
Lee Curreri
Irene Cara
Paul McCrane
Maureen Teefy
Barry Miller
Debbie Allen
Musikagileak
Michael Gore
Argazkilariak
Michael Seresin
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
gaztelania
frantsesa
Sariak
1980eko Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
(Michael Gore)
1980eko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria
(Michael Gore)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Fame (euskaraz Ospea) 1980eko Alan Parker ingeles zinema zuzendariak zuzendutako musikal filma bat da. Lee Curreri, Irene Cara, Paul McCrane, Maureen Teefy, Barry Miller eta Debbie Allen aktoreek antzeztu zuten.

Sei Oscar Sarietarako izendapen jaso eta bi irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Michael Gore) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Michael Gore).

Filmak ikusleei dagokionez arrakasta itzela izan eta izen berdineko telesaia (1982–1987) eta musikala (1988) estreinatu ziren.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiriko Antzezpen eta Dantza Eskolako ikasturte berrian urtero legez lanbidez aktore, abeslari, dantzari eta musikari bilakatu nahi duten eta ilusioz eta bizi gogoz beterik dauden gazteak aurkeztu dira, tartean Coco Hernández (Irene Cara), Doris Finsecker (Maureen Teefy), Leroy Johnson (Gene Anthony Ray) eta Montgomery MacNeil (Paul McCrane) daude. Eskolan ikasteko onartuak izatean urte osoz profesional gisa graduatzeko froga zorrotzak gainditu beharko dituzte.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleak
Irakasleak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]