Famili enpresa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Famili enpresak edo familia-enpresak[1] familia bateko edo gehiagoko kideek osatutako merkataritza-erakundeak dira. Familia bateko kideek eta haien interesek eragiten dute erabakiak hartzerakoan. Enpresa horien ikuspegi estrategikoaren zati bat da ondorengo belaunaldiek jarraipena ematea enpresari, enpresaren kontrola hartuta. Beraz, parte hartzen duen kide bakarra jabea eta administratzailea diren enpresak ez dira familia-enpresatzat hartzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.