Familia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oinarrizko familia mota bat:
amak, aitak eta alabak osatua

Familia edo sendia pertsona talde bat da, elkarren artean nolabaiteko ahaidetasunez lotuak. Ahaidetasun egitura hiru harreman motakoa izan daiteke:

  • bikote ahaidetasuna, sarri ezkontza dela-eta, edo bi baino gehiagoko taldeetan, poligamiaren kasuan
  • seme-alabatasuna, gurasoen eta seme-alaben artean
  • haurridetasuna, anaia-arreben artean

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak honela dio 16. atalean:

16. atala - 1. Gizonek eta emakumeek, ezkontadinetik aurrera, ezkontzeko eta familia eratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun edo erlijioagatiko inolako mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide berberak dituzte bai ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz gero ere. 2. Ezkongaien baimen aske eta osoz ez bada, ez dago ezkontzerik. 3. Familia da gizartearen oinarri jatorra eta berezkoa, eta Estatuaren eta gizartearen babesa izateko eskubidea du.

Senideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko gizarteek ezkontzako familia hartzen dute senideak izendatzeko. Horrela, euskaraz, honela izendatzen dira oinarrizko senideak:

Familiaren bilakaera Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar giza familiaren fenomenoa aldakorra ala iraunkorra izan den galde dezakegu. Ez dago zalantzarik. Familia-antolaketak aldaketa historiko garrantzitsuak izan ditu. Nahikoa da XX. mendearen azken laurdenean familiek taldekatzeko duten berrikuntzen gaineko gogoeta egitea.

Ordea, aniztasuna, ezin zaio orainaldiari bakarrik egotzi, lehenaldi osoa berdina izan delakoan. Reher-ek(1996) familiak Espainian ,XVII. mendetik XX. mendearen amaiera bitartean, izan duen bilakaerari buruz egin duen azterketak argi azaltzen du gaur egun familia espainiarrean dagoen aniztasunaren zati batek sustrai historikoak dituela, azken mendeetan oinarrizko alderdi batzuetan jarraipen argia ikus daitekeelarik.

French-i(1995) kasu egin behar badiogu, gaur egungo mendebaldeko familia-aniztasuna bat dator kristau-aroa baino mende batzuk lehenagoko Mediterraneoko antzinako kulturen aniztasunarekin, antzinako inperio erromatarrekoarekin batez ere. Antzinako Egipto eta Mesopotamiako familien eta familia-bizimoduen azterketak, baita erromatar eta grekoenak ere, familiaren bizimoduan pribatasunari, gizon eta emakumeen arteko rol-banaketari, dibortzio, banaketa eta adopzio-egoeren arautzeari eta umeen adinaren araberako hezkuntza-arauei beti garrantzi handia eman zaiela erakusten dute. Aurreko guztiak gaurko egoerarekin bat ez badatoz, oso antzekoak dira behinik behin. French-ek(1995) erakusten duen bezala, familia batzuek ahalegin handia egiten zuten eta itxaropen handia jartzen zuten seme-alabak hezteko garrantzitsutzat zituzten gai batzuetan. Bitartean, beste guraso batzuek seme-alabei tratu txarrak ematen zizkieten, abandonatu ere egiten zituzten, eta fisikoki eta psikologikoki zigortzen zituzten.

Bestalde, atzera Espainiako familiara itzuliz, XX. mendekora soilik, aldaketa handiak ez dira gaur egun bakarrik gertatu, baizik eta Reher-ek(1996) erakusten duenez, faktore batzuetan aldaketak izan diren neurrian, metatu egin dira mendean zehar. Hiru adibide emango ditugu umeen heriotzarekin, helduen populazioaren urrakortasunarekin eta lan-mundura heltzeko aukerarekin zerikusia dutenak, hurrenez hurren:

1. 1900. urtean, familiako sei jaiotza behar ziren demografia-ugalketa bermatzeko: gaur egun, espainiar umeen heriotza-tasa munduko baxuenetarikoa da.

2. Espainiarren bizi-itxaropena Europako baxuenetarikoa zen(1918. urteko udazkeneko gripe-epidemiak 265.000 lagun hil zituen); gaur egun, aldiz, espainiarren bizi-itxaropena Europako batez bestekoa baino altuagoa da bi urteko aldez.

3. Seme-alaben kopuru murritzagoak ahalbidetu du emakumeek etxetik kanpo lan egitea, eta gazteak lan mundura heltzeko zailtasunek seme-alaben independentzia ekonomikoa atzeratu dute, eta, ondorioz, beraiek familia sortzeko aukera.

Bi hamarkadetan Espainiako familiak oso aldaketa handiak jasan ditu. Aldaketa horiek eragina izan dute bai demografia-alderdietan baita familia-antolaketa moduetan ere.

Zentzu askotan, Espainiako familia asko modernizatu da azken hogei urteotan, nahiz eta Reher-ek(1996) adierazten duen moduan,antzinakotasun-ezaugarri asko duen eta beraz, iparraldeko, Europa erdialdeko eta Estatu Batuetako familietatik asko aldentzen den, orain dela hogeita hamar urte gertatzen zen bezalaxe. Ezaugarri bereizgarrien artean honako hauek aipa ditzakegu:

  • Espainiarren artean toki/mugikortasuna txikiagoa da
  • Espainian gizon/emakumeen arteko rol-banaketa nabarmenagoa da; familiaren laguntza-sarea inportantea delarik.
  • Espainian familia-erlazioak egonkorragoak dira.

Reher-ekin bat eginez(1996), etorkizunak gaur egungo egoera sendotzea ekarriko duela aurreikus daiteke, eta aldaketak baino gehiago hauxe da gertatuko dena: "modernitatearen mugak zabaldu beharrean, hurrengo urteetan espainiarrek aipatutako modernitatearen inplikazioak sendotuko dituzte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Familia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Familia Aldatu lotura Wikidatan