Familiaren eskubideak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Familiaren eskubide funtsezkoena elkarrekin egoteko eskubidea da. Zoritxarrez, gerrak eta bestelako krisiak direla eta, eskubide hori maiz urratzen da.

Familiaren eskubideak familia, gizartearen oinarriko unitate moduan, babesten duten eskubideen multzoa da. Giza eskubideetan pertsonak ezkondu eta familia bat osatzeko eskubidea jasotzen da. Horrez gain, krisi ekonomiko, sozial eta politikoetan familiaren batasuna atxikitzeko eskubidea ere onartu behar da. Familiaren eskubideen baitan jasotzen dira, halaber, amak bere seme-alabak zaintzeko behar duen espazioa eta denbora bermatzea, gurasorik gabeko haurren zaintza egokia, familiako kideak berdintasunez tratatzeko eskubidea, familia plangintza edo haurrak noiz izan erabakitzeko ahalmena eta askatasunez ezkontzeko eskubidea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]