Family Guy telesailaren pertsonaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Family Guy telesailaren pertsonaiak.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peter Löwenbrau (McFinnigan) Griffin: Griffin familiaren aita da. Garagardoa eta telebista atsegin ditu. Lehen jostailu-lantegi batean egiten zuen lan, bere nagusia hil eta ondorioz, lantegia itxi zuten arte. Orain, garagardo-lantegi batean egiten du lan. Loisekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Chris, Meg eta Stewie.
  • Lois Pewterschmidt Griffin: Peterren emaztea da. Rhode Islandeko aristokraziatik zetorren, baina aristokraziari uko egin zion Peterrekin ezkondu zenean. Etxekoandre ilegorri erakargarria da, leiala eta independentea, familia mantentzen du eta Peterren aitaren amorrua jasan behar baitu, Lois protestantea delako, bera, ordea katolikoa. Modelo izan zen, baita piano irakaslea ere. Tae Jitsu borroka-artea daki Peterrek familia osoaren aurrean berataz iseka egin zuen ezkero. Halaber, gaztaroan, Kiss musika taldeko taldekide baten neskalaguna izan zen.
  • Megan "Meg" Griffin: Seme-alabarik zaharrena eta neska den bakarra da. Ospetsu izatea da gehien desiratzen duena, baina ez du lortzen. Kapitulu batean, lagunak egin ahal izateko lesbiana zelaren itxurak egin zituen.
  • Stewart "Stewie" Gilligan Griffin: Semerik gazteena da. Haurtxo bat den arren, oso azkarra da eta supergaitasun intelektuala du. Gerra eta txikizioekin zerikusirik dituzten gauzek erakartzen dute eta Stewieren helburuak bere ama hiltze eta mundua menderatzea dira. Inork, Brian Griffin ezezik, inork ez du Stewie ulertzen eta familiakoek uste dute umeen kontuak direla.

Griffin Familiaren senideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peteren familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francis Griffin: Peterren aita ez-biologikoa da. Katolikoa da etaharen fedea inposatu nahi dio haren familiari. Haren heriotza eta gero, Francis ez zela Peteren aita esan zen. (†)
  • Thelma Griffin: Peterren ama eta Francisen emazte ohia.
  • Mickey McFinnigan: Peterren aita biologikoa.

Loisren familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brianen familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasper: Brianen lehengusu homosexuala.

Auzokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swanson familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bonnie Swanson: Joeren emakumea. Sei urte egon zen haurdun, baina azkenean, ekarri zuen mundura bere alabari, Susie. Joeri munduko gizonik sexiena dela esaten dio.
  • Kevin Swanson: Joe eta Bonnieren semea. Bere aita bezain gogorra da. Jendeak pentsatu zuen Iraken hil zela, baina gero itzuli zen.
  • Susie Swanson: Joe eta Bonnieren alaba, ahurtxo txiki bat da.

Brown familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cleveland Orenthal Brown: Peterren bizilagun beltza da, eta lagunik onenetakoa da ere. Oso pertsona motela da totem batek jo zuelako buruan. Telesaila utzi zuen ete ber telesail pertsonala dauka: The Cleveland Show.
  • Loretta Marie Callender Brown: Clevelanden emakume-ohia da. Clevelandekin dibortziatu zen bera Quagmirekin oheratu zelako.

Goldman familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mort Goldman: Familiaren aita judua da. Farmazia batean lan egiten du.
  • Muriel Goldman: Familiaren ama. (†)

Beste auzokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Glenn Quagmire: Peterren bizilagun likitsa da. Edozein emakumerekin egoteko prest dago. Gainera, ezin du Lois bere burutik kendu eta bere armairua Loisen argazkiez beterik du.
  • Herbert: Auzoaren gizon zahar bat. Chis erakartzen dio.
  • Jesse: Herbertren txakurra.

Quaghog 5 TV Katea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tricia Takanawa: Quaghog 5 TV Katearen erreportaria.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Epailea: Izenik ez epaile Afro-Amerikarra.

Quahogko jendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Seamus: Bi makilezko hanka eta bi makilezko besoak duen marinela da.
  • Bruce: Bibotedun gizon bat da. Leku desberdinetan lan egiten du.
  • Jillian Rusell: Brianen neska-laguna izan zen. Oso kokoloa da, baina erakargarria.
  • Horace: Peter eta bete lagunak joaten diren tabernaren nagusia da.
  • Jake Tucker: Tom Tuckeren semea. Burua okertuta dauka.
  • Connie D'Amico: Institutuaren neska herrikoi bat.
  • Oilar Erraldoia: Beti Peterrekin borrokatzen den oilar handi bat da. Bere benetako izena "Ernie" da.
  • Koipedun Gizon Gorra: Koipedun gizon gor bat da. Bere benetako izena "Jay" da.

Beste pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heriotza: Pertsonei beste mundura eramaten duen izakia da.
  • Rupert: Stewie-ren pelutsezko hartza.