Fantasía sobre Carmen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fantasía sobre Carmen
Jatorria
Argitaratze-data 1882
Ezaugarriak
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua Carmen
Bestelako lanak
Musikagilea Pablo Sarasate

Fantasía sobre Carmen (eusk. 'Carmeni buruzko fantasia') Pablo Sarasateren 25. opusa da, Georges Bizet Carmen operarako biolinezko fantasia dena. Pianorekin egindako bertsioa, 1882an argitaratu zuen.[1]

Sarasateren konposiziorik ezagunenetariko bat, biolinerako teknikoki zailenetariko lanetako bat da, Zigeunerweisen baino zailagoa dena.

Opusean aragoiar, habanera, interludio, seguidilla eta ijito dantzaren moldaketak daude. Guztira 12 minutuko iraupena du bost mugimendutan banaturik:

Lanak honako orkestrazioa behar du: piccolo bat, 2 zehar txirula, 2 oboe, 2 klarinete, 2 fagot, 4 tronpa, 2 tronpeta, 3 tronboi, tinbal, pandero, harpa eta hari-sekzioa. Bertsiorako pianoa ere beharrezkoa izango da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) «Musik für Pianoforte mit Begleitung» Musikalisch-literarischer Monatsbericht (Leipzig: Friedrich Hofmeister Musikverlag): 344.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]