Edukira joan

Fantasia ilun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argosy aldizkariaren azala. Frances Stevensen (Gertrude Barrows) kontakizun bat iragartzen du.
Euskal mitologiako Gaueko.

Fantasia iluna fikzio fantastikoaren azpigeneroa da, fantasia eta beldurrezko elementuekin uztartzen duten literaturako, zinemako eta arte arloko lanak biltzen ditu; giro ilun edo itzaltsuetan garatzen diren kontakizunak dira.[1] Kontzeptuak ikararen sentsazioa transmititzen duten fantasiazko lanei erreferentzia egiteko erabil daiteke. Gertrude Barrows Bennett (18831948) idazleari «fantasia iluna asmatu zuen emakumea» deitu izan zaio.

Charles L. Grant[2] eta Karl Edward Wagner[3] autoreei fantasia ilun hitza sortu izana egozten zaie, nahiz eta egile horietako bakoitzak fikzio mota desberdin bat deskribatu.

Fantasia ilunaren ordezkari nagusiak hauek dira, besteak beste: AEBetako H. P. Lovecraft, haren lagun Clark Ashton Smith kaliforniarra, eta bizitzako zatirik handiena Filadelfian igaro zuen Abraham Merritt. Azpigenero horretako autore gehienek pulp estiloko liburuxketan abiatu zuten beren literatur ibilbidea.[1]

Egile garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Berria. (2025-03-9). «Fantasiazko misterio lanbrotsua» Berria (kontsulta data: 2025-03-09).
  2. The Greenwood Encyclopedia of Science Fiction and Fantasy: Themes, Works, and Wonders, Volume 1, editorea: Gary Westfahl, Greenwood Publishing Group, 2005.
  3. https://web.archive.org/web/20120425194741/http://www.darkecho.com/darkecho/features/kew.html#

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]