Fantasmagoria
Fantasmagoria ilusio optikoak erabiliz sortutako antzezpena da. XVIII. mendean Étienne-Gaspard Robertek sortu zuen.[1] Nolabait, beldurrezko antzerkia bezala definitu daiteke.[2] Hasieran, Alemanian, benetazko espiritismo saioak bezala sortu ziren eta, laster, Europa osoan zabaldu ziren, batez ere XIX. mendean Erresuma Batuan.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fantasmagoriak, hasiera batean, "publikoan mamuekin hitz egiteko artea" esan nahi zuen. Hitza frantsesetik dator, "phantasmagorie"; frantsesezko hitza, aldi berean, antzinako grezieratik hartu zen: "φάντασμα" (phántasma, "mamua") eta agian "αγορά" (agorá, "bilkura") -ia atzizkiarekin edo "ἀγορεύω" (agoreúō, "publikoan hitz egitea").
Hitzaren lehenengo erabilerak 1792an dokumentatu zen. Urte horretan eta izenburu horrekin Magazin Encyclopédiquen gutun bat argitaratu zen; sinatzailea ALM zen.[3] Handik gutxira, urte berean, Paul Philidor-rek, Parisko Affiches, annonces et avis divers egunkarian, bere espektakulua iragartzeko "Phantasmagorie" hitza erabili zuen; espektakuluan mamuen eta pertsonai ospetsuen itzalen agerpenak iragartzen ziren.
Erabilitako teknikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beldurra eta ezusteak eragiteko sistema desberdinak erabili ziren.[4]
- Linterna magikoak: tresna horien bidez eskeletoak, deabruak eta mamuak proiektatzen ziren. Proiekzioak hormetan zein ke gainean edo pantaila sasi gardenen gainean egiten ziren. Askotan, proiektoareak mugitzen ziren efektu ugari sortuz.
- Beldurrezko dekorazioak.
- Erabateko iluntasuna.
- Hitzezko aurkezpenak.
- Soinu-efektuak.
- Usainak.
- Deskarga elektrikoak.
- Sugestioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Carlos Mesaren hitzaldia fantasmagoriari buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fantasmagoria |