Edukira joan

Farad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Farad
Neurtzen dukapazitantzia
SI sistemarako konbertsioa1 F
Honen izena daramaMichael Faraday
IkurraF, Ф, F, F eta F

Farada (sinboloa: F[1]) Nazioarteko Unitate Sistemako unitate eratorri bat da, kapazitantzia neurtzen duena; hau da, objektu batek karga elektrikoa gordetzeko duen ahalmena.[2] Michael Faraday ingeles fisikariaren omenez izendatua da.

Kapazitantziaren alderantzizko magnitudea elastantzia da. Nazioarteko sisteman alderantzizko farad (F-1) unitatetan adierazten da. Antzina, zenbaitek Arthur Edwin Kennelly estatubatuar ingeniariak 1920ko hamarkadan sortu zuen daraf unitate ez-estandarra erabili zuten.

Farad bat kondentsadore baten kapazitantzia da, kondentsadorea Volt bateko potentzial elektrikoan Coulomb batez kargatzen denean.[3]

 : Farad
 : Coulomb
 : Volt

Aplikazio gehienetarako, farada oso kapazitantzia-unitate handia da. Hori dela eta, ohikoa da Nazioarteko Unitate Sistemak azpimultiploak sortzeko aurrizkiekin aurkitzea. Esate baterako:

  • 1 mF (milifarad, farad baten milarena (10−3)) = 0.001 F = 1000 μF = 1000000000 pF
  • 1 μF (mikrofarad, farad baten milioirena (10−6)) = 0.000 001 F = 1000 nF = 1000000 pF
  • 1 nF (nanofarad, farad baten miliarrena (10

−9)) = 0.000 000 001 F = 0.001 μF = 1000 pF

  • 1 pF (pikofarad, farad baten bilioirena (10−12)) = 0.000 000 000 001 F = 0.001 nF

Farada Nazioarteko Unitate Sistemako funtsezko zazpi unitateetatik lau oinarri dituen unitate eratorria da: kilogramoa (kg), metroa (m), segundoa (s), eta amperea (A).

Nazioarteko Unitate Sistemako unitateen konbinazio bidez adierazita, farada honako hau da:

non F = farad, s = segundo, C = coulomb, V = volt, W = watt, J = joule, N = newton, Ω = ohm, Hz = hertz, S = siemens, H = henry, A = ampere.[4]

"Farad" terminoa Josiah Latimer Clark eta Charles Tilston Bright ingeniari elektrikoek proposatu zuten 1861ean, Michael Faradayren omenez, karga-kantitatearen unitate gisa, eta 1873rako, farada kapazitantzia-unitate gisa erabiltzen zen. 1881ean Parisen egin zen Elektrikarien Nazioarteko Kongresuan farad izena hartu zen kapazitantzia elektrikoaren unitate gisa.[5]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Laburtzapenen hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 31 or..
  2. 197. araua. Euskara Batuaren Ortotipografia (EBO). EBO (II). Sinboloak. Euskaltzaindia, 18 or. (kontsulta data: 2026-03-02).
  3. Jaio, Juanjo; Berra, Josu. (2001eko azaroa). Elektronika analogiakoa. Elhuyar, 35 or. (kontsulta data: 2026-03-02).
  4. Bureau International des Poids et Mesures. (2019). The International System of Units (SI). (9.. argitaraldia), 138 or..
  5. (Ingelesez) «The Electrical Congress» The Electrician: 297. 1881-09-24 (kontsulta data: 2026-03-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]