Farah Chamma
| Farah Chamma | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arabiar Emirerri Batuak, 1994 (31/32 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria |
Farah Chamma (arabieraz: فرح شمّا; Xarja, Arabiar Emirerri Batuak, 1994ko apirila) jatorri palestinarreko poeta bat da. Chammak sei hizkuntza hitz egiten ditu, arabiera, ingelesa eta frantsesa barne. Hind Shoufani zinemagile eta idazle palestinarrak zuzendutako film batean[1] ezagutzera emandako Ekialde Hurbileko "Poeten Kluba" izeneko taldeko kide gazteetako bat da[2]. Zuzeneko musika, ahozkotasuna eta interpretazioa uztartzen ditu bere emanaldietan.
Ikasketak eta ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chamma Arabiar Emirerri Batuetan jaio zen, Nabluseko familia batean. Hamazortzi urte zituela, Brasilera joan zen bizitzera eta lau hilabetez bizi izan zen bertan. Filosofia eta soziologiako ikasketak egin zituen Paris-Sorbona-Abu Dhabi Unibertsitatean. Unibertsitateko azken urtean Frantziara joan zen bizitzera. Londresko Goldsmiths Unibertsitatean Kultura eta Ikuskizunetako masterra egina du[3].
2008tik, Chammak mundu osoko hainbat ekitaldi eta jaialditan parte hartu du, hala nola Dubaiko Kultura eta Arte Agintaritzak antolatutako Sikka Arte Azokan eta 2012an Abu Dhabin egindako A Sip of Poesía sinposioan[4], eta, berrikiago, Palestine en Campagne (Okzitanian), Wilde Moehre (Alemanian), Bradford Literature Festival (Ingalaterran), Karama Film Festival (Jordanian), Faladura (Portugalen), Requiem for Justice (Mexikon) edo Le Guess Who? (Herbeheretan)[5].
2013an, Chammak bideo bat plazaratu zuen YouTuben, eta bertan arabierazko bere poema bat errezitatu zuen: Nola sinetsi behar dut?[5] Bideoak 250.000 ikustaldi baino gehiago izan zituen. 2014ko urtarrilaren 4an, beste bideo emanaldi bat argitaratu zuen, Nazionalitatea. Chammak arabierazko podcast bat ere badu, "Maqsouda" izenekoa, arabierazko poesiari buruzkoa[3].
2021eko otsailean, LIEV ekoizle brasildarrarekin batera Chamæleon proiektua sortu zuten, poesia errezitaldiak eta musika elektronikoa nahasten dituen emanaldia. Bere ama hizkuntza arabieraz ez ezik, ingelesez eta frantsesez ere idatzi eta interpretatzen du.
Poesia bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apologies (2017)
- The Nationality (2014)
- From right to left (2017)
- How must I believe (2013)
- Paranoia
- Fairouz
- Small Manifesto
- Farah
- pH
- Dead Cats and Plastic Bags
- I am No Plastenian
- Boxes
- The Wall
- Ether
- Fast Poem
- On Gaspille (2018)
- How Must I Believe
- Falastini Ana (2021)
- F***ing Visa (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «This Month in London: ‘كلمات، كلمات، كلمات – Words Words Words’» ARABLIT & ARABLIT QUARTERLY 2019-02-05 (kontsulta data: 2024-10-29).
- ↑ (Ingelesez) «Farah Chamma evolving through poetry» Arab News 2013-08-07 (kontsulta data: 2024-10-29).
- 1 2 «Farah Chamma - Poet & Performer» www.farahchamma.com (kontsulta data: 2024-10-29).
- ↑ (Ingelesez) «Farah Chamma evolving through poetry» Arab News 2013-08-07 (kontsulta data: 2024-10-29).
- 1 2 (Katalanez) Latorre, Eloi. (2024-09-06). «"Durant les hores més fosques, la poesia, l'espiritualitat i la introspecció, tenen un poder immens"» directa.cat (kontsulta data: 2024-10-29).