Faraoiaren madarikazioa
Faraoiaren madarikazioa Antzinako Egiptoko faraoi baten momia asaldatzen duen ororen gainean denbora gutxian pertsona hori hilko duen madarikazio bat eroriko dela dioen sinesmena da. Faraoien hilobiek bertan edo euren inguruan madarikazioak idatzita zituzten sinesmena zegoen, irakurtzen zituzten guztiek bertan ez sartzeko abisatuz. Egiptoko XVIII. dinastiako faraoirik ezagunenetako bat den Tutankhamonen hilobiaren aurkikuntzarekin lotutakoa da ezagunena mendebaldeko kulturan. Egile askok idatzitako madarikazio bat zegoenik ukatzen dute, baina beste batzuk, Howard Carterrek aurreganberan, honako hau zioen idazkun bat zuen ostrakon bat aurkitu zuela diote: "Heriotzak bere makilarekin faraoiaren atsedena asaldatzen duena joko du".
Tutankamonen madarikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran Antzinako Egiptoren historia gehiena ezezaguna zen biztanle gehienentzat. Gutxi ezagutzen zen garai hari buruz, eta are gutxiago egiptoar faraoi gehienei buruz.
Egiptoko Piramideak faraoien lurperaketekin lotzen diren arren, Piramideak, faraoien hilobi bezala, soilik Egiptoko III. dinastia (K. a. 2650) eta Egiptoko XIII. dinastiaren (K. a. 1750) artean erabili ziren, baina jada Egiptoko XVIII. dinastiaren garaian toki malkartsuen barnean (Erregeen Harana) zenbait gela zituzten hilobi handiak zulatzea nahiago zen. Gela hauek objektu baliotsuekin bete eta apaintzen ziren, eta bertan faraoiaren gorpu baltsamatua uzten zen, sarkofago baten barnean.
XVIII. dinastiako Tutankhamon faraoiaren hilobia ezkutuan egon zen 3000 urte baino gehiagoan. Faraoi hau lurperatua izan eta hurrengo hilabeteetan atera eta zaharberritu zela dioten ebidentziak daude, baina dinastia aldaketak eta gertuko beste hilobi batzuen garbiketatik mugitutako lurrak Tutankhamon lurperatua izan eta mende batera bere hilobia eta baita faraoiaren beraren existentzia ere ahaztuak izatea eragin zuen. Egiptoko XIX. dinastia eta Egiptoko XX. dinastiako hilobi lapurrek hilobi gainean zenbait txabola ere eraiki zituzten hilobiaren existentziarik susmatu ere egin gabe.
Hilobiaren aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920ko hamarkadan, Howard Carter egiptologoak ordurarte ezezaguna zen XVIII. dinastiako faraoi baten existentzia aurkitu zuen, eta, ustez, Erregeen Haranean oso-osorik zegoen hilobiaren bilaketa finantza zezan konbentzitu zuen Lord Carnarvon. 1922ko azaroak 4an oraindik bere jatorrizko zigiluak mantentzen zituen ate bateraino jeisten ziren eskailera mailak aurkitu ziren. Azaroak 26an, Lord Carnarvonen familia aurrean zegoela, Carterrek, kandela bat sartu, eta, bere hitzetan "gauza miragarriak" ikusteko atearen gainaldean zulo ospetsua egin zuen. Hilobia, ondoren KV62 bezala katalogatua, Tutankhamon faraoiarena zela aurkitu zen, eta faraoien hilobi guztien artean hobekien kontserbatutakoa da. Egundaino ia ukitu gabe mantendu zen, Carterrek, han sartu zen lehen aldian, berehala desegin ziren bi mila urte lehenagoko lore lehor batzuei argazkia ateratzea lortu izateraino. Aurreko ganberetako altxor guztiak katalogatu ondoren, Carter zuela hiru mila urtetik faraoiaren sarkofagoa zegoen errege ganberara iritsi zen, modu herrikoian Faraoiaren madarikazioa bezala ezagutzen dena.
Lehen heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1923ko martxoan, Tutankhamonen hilobia ireki eta lau hilabetera, eltxo batek heldu zuen Lord Carnarvon, eta, handik gutxira, helketa hau bizarra mozten ari zela moztu zuen, infekzioa gorputz osoan barreiatzea eraginez. Neumonia batek modu hilkorrean eraso zuen Carnarvon, apirilak 4ko gauean hil zena. Esaten denez, hil zen ordu berean, Lord Carnarvonen zakurra uluka hasi eta hil egin zen Londresen. Gainera, Lord Carnarvon hil zenean, Kairon hiria ilunpean utzi zuen itzalketa handi bat egon zen.
Ez zuen asko gehiago behar izan prentsa ingelesak faraoien madarikazioen kondairak aireratzeko. Batzuek, aurreganberetako harresietako batean "heriotza hego arinekin iritsiko zaio faraoiaren atsedena asaldatzen duenari" idatzita zegoela ere esan izan dute, esaldi hau Howard Carterren ohar xeheetan sekula agertu ez zen eta harresia hilobian sartzeko bota zen arren. Sherlock Holmesen sortzaile den Sir Arthur Conan Doylek bere burua madarikazioaren sinestun adierazi zuen, Marie Corelli idazleak madarikazioa aipatzen zuen arabierazko eskuizkribu bat zuela zioen, eta Arthur Wiegall arkeologoak, egoki faraoien madarikazioari buruzko liburu bat argitaratu zuen.
Lord Carnarvonen heriotzaren ondoren beste zenbait pertsona hil ziren. Bere anaia Audrey Herbert, errege ganberaren irekieran egon zena, modu azalezinean hil zen Londresera itzuli bezain pronto. Arthur Mace, errege ganberan sartzeko harresiari azken kolpea eman ziona, Kairon hil zen handik gutxira, inongo azalpen medikorik gabe. Sir Douglas Reid, Tutankhamonen momia erradiografiatu zuena, gaixotu eta Suitzara itzuli zen, non bi hilabete beranduago hil zen. Carterren idazkaria bihotzeko baten ondorioz hil zen, eta bere aita suizidatu egin zen hau jakitean. Eta Carterrekin hilobia aztertu zuen kanadar irakasle bat garuneko iktus baten ondorioz hil zen Kairora itzultzean.
Momiaren autopsia egitean, hain zuzen ere eltxoak Lord Carnarvon heldu zuen toki berean Tutankhamonek zauri bat zuela ikusi zen. Gertaera honek are gehiago piztu zuen kazetarien irudimena, autopsia egileak ere hiltzat jo zituztenak. Baina, izatez, erradiologoa izan ezik, taldeko gainontzeko kideak urteetan zehar bizi izan ziren arazorik gabe, mediku nagusia barne. Hilobiaren aurkitzailea izan zen Howard Carter bera, arrazoi naturalengatik hil zen urte asko beranduago.
1930eko hamarkadaren hasieran, egunkariek faraoiaren madarikazioaren ondorioz 30 heriotz gertatu zirela zioten. Horietako asko exagerazioak ziren arren, kasualitateak ez zirudien nahikoa gainontzekoak azaltzeko. Eskandalu eta heriotz bitxi gehiagoren faltak kazetarien interesa desagerrarazi zuen hurrengo hogeitamar urteetan zehar.
Madarikazioa berriz agertzen da
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960 eta 1970eko hamarkadetan Kairoko Egiptoar Museoko objektuak europar museoetan antolatutako behin-behineko zenbait erakusketetara eraman ziren. Garai hartako museoko zuzendariak lekualdatzea onartu eta gutxira hil ziren, eta egunkari ingelesek madarikazioa Londresera objektu horiek eraman zituen hegazkineko tripulatzaileek jasan zituzten istripu txikietara ere hedatu zuten.
Ustezko madarikazioaren azken biktima Ian McShane izan zen: 1980ko hamarkadan madarikazioari buruzko filmearen filmaketan, bere kotxea errepidetik irten zen eta hanketako bat hautsi zuen.
Madarikazioaren azalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faraoien madarikazioari buruzko azalpenik arruntena garai hartako prentsa horiak sortu zuela da. Azterketa batek, Tutankhamonen hilobia eta sarkofagoa ireki zirenean han egon ziren 58 pertsonetatik, hurrengo 12 urteetan soilik 8 hil zirela erakutsi zuen. Gainontzekoak gehiago bizi izan ziren, Howard Carter bera barne, 1939an hil zena. Tutankhamonen momiari autopsia egin zion medikua 75 urte arte bizi izan zen.
Batzuek, itxitako hilobietan onddo hilgarri bat hazi zela eta hilobiak irekitzerakoan askatu zela uste izan dute. Arthur Conan Doylek, Sherlock Holmesen abenturen sortzailea izan zena, ideia hau bultzatu zuen, eta lizun toxikoa hilobietan hilobi lapurrak zigortzeko apropos jarri zela uste izan zuen.
Onddo hilgarri horiek Lord Carnarvonen heriotzaren arduradun izan zirenaren frogarik ez dagoen arren, antzinako hilobietan substantzia arriskutsuak metatu daitezkeenaren zalantzarik ere ez dago. Egungo elementu kutsagarriekin kontaktuan egon ez diren gaur egun irekitako antzinako egiptoar hilobien azterketa berriek Staphylococcus eta Pseudomonas generoetako bakterio gaixotasun eragileak aurkitu dituzte, baita Aspergillus niger eta Aspergillus flavus lizunak ere. Gainera, hilobi ireki berriak, sarri, saguzarren babesleku bihurtzen dira, hauen kakak histoplasmosia igorri dezakeelarik. Alabaina, ohi aurkitutako kontzentrazioetan, gaixotasun eragile hauek soilik inmunitate sistema ahuldua duten pertsonentzat izan daitezke arriskutsuak. Zulatutako zulo baten bidez zigilatutako sarkofago baten barnetik hartutako aire laginek amoniako, formaldehido eta azido sulfhidriko maila altuak zituzten, gas toxikoak badira ere, euren usain gogorragatik kontzentrazio arriskutsuetan erraz detekta daitezkeenak.
Howard Carter, arduradun nagusia, 1939ko martxoak 2an hil zen 64 urte zituela, modu naturalean, hilobia ireki eta 17 urtera. Madarikazioari buruz hitz egiten zioten bakoitzean bere esaldi gogokoena honakoa zen: "Ulermen adimentsuko izpiritu oro ideia lelo hauetatik aske dago". Eta honakoa gehitzen zuen:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Antzinako egiptoarrek, euretaz arduratzen zirenak madarikatu ordez, bedeinkatzea eta hildakoari gurari errukitsu eta onberak zuzentzea eskatzen zuten... Madarikazioen istorio hauek zaharkitutako mamuen kondairen endekapen eguneratuak baino ez dira... Ikerlaria bere lanerako errespetu guztiarekin eta seriotasun profesional sakratu batekin prestatzen da, baina beldur misteriotsu horretatik aske, sentsazioen irrikan dagoen jendetzaren sineskeriazko izpirituarentzat hain gozagarri dena". | » |