Farasmanes I.a Iberiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Farasmanes I.a Iberiakoa

King of Iberia (en) Itzuli

1 - 58
Arshak II.a Iberiakoa - Mitridates I.a Iberiakoa
Bizitza
JaiotzaMtskheta, K.a. I. mendea
HerrialdeaKaukasiar Iberia
Heriotza58 ( urte)
Hobiratze lekuaMtskheta
Familia
AitaKartam of Colchis
Seme-alabak
LeinuaPharnavazid dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Farasmanes I.a Iberiakoa (?-58), Iberiako (Kartli, egungo Georgiako ekialdea) errege bat izan zen. Funtsezko paper bat izan zuen Tazitok eginiko Erromaren ekialdeko politikari buruzko zerrendan eta Tiberio, Klaudio eta Neronen kanpainetan. Cyril Toumanoffen arabera, K. a. 1etik 58rarte gobernatu zuen eta Pharnavaziar dinastiako kidea izan zen.

Farasmanesek, Erromaren aliatu bezala, Armenia inbaditu eta Artaxata hiriburua hartu zuen 35ean. Bere anaia Mitridates jarri zuen, eta Partiako printzea zen Orodes, bere berriki konkistaturiko erresumari eransten saiatu zenean, Farasmanesek armada handi batekin aurre egin zion, honekin, partiarrak erabat garaitu zituelarik gudu batean. Handik denbora gutxira, 52an, bere seme Radamistus konbentzitu zuen, izaera anbiziotsu eta latzekoa zena, bere osaba Mitridatesen aurka gerra egiteko, eta gerra honetan lagundu zion, baina, Radamistus horretarako prest zegoenean, Partiarrek kanporatu egin zuten, erregealdi labur baten ondoren, 55 arte, eta, berriz, bere aitaren lurretan bilatu zuen babesa, Erromatarren mesedea lortzekotan, nortzuk Radamistusek erabilitako prozedurak gaizki ikusi zituzten, bere semea hiltzera derrigortuz. Dirudienez, Farasmanesen oinordekoa, bere seme Mitridates I.a Iberiakoa izan zen.

Tourmanoffek iradoki duenez, Farasmanes, Aderkirekin identifikatuko litzateke Erdi Aroko georgiar kroniketan, bere erregealdia, esaten denez, Georgian lehen elkarte kristauak agertu ziren garaiarekin bat zetorrela, baita judutarrak Miskhetatik Jerusalemera eginiko bidaiarekin ere, Jesusen gurutziltzaketa eta Tunika Santua Iberiara eramatearen lekuko izan zirenak. Georgiar kroniken arabera, Aderkik, bere erresuma, bere bi semeen artean banatu zuen, Kartam eta Bartom izenekoak, Iberian diarkia abiaraziz, bost belaunaldiz iraungo zuena. Egungo ikasle askok, diarkiaren existentziaz zalantza egiten dute, garai hartako iturri atzerritarrek, errege bakarra aipatzen baitute.


Aurrekoa
Arshak II.a Iberiakoa
Iberiako erregea
K. a. 1-58
Ondorengoa
Mitridates I.a Iberiakoa