Fate: The Winx Saga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fate: The Winx Saga Iginio Straffik sortutako Nickelodeon animazioko Winx Club seriean oinarritutako nerabeentzako drama serie bat da[1][2]. Archery Pictures eta Rainbow-k ko-ekoizten dute. Azken hau Iginio Straffik ViacomCBS-rekin sortutako estudioa da[3]. Fate telesaila Brian Young-ek garatu zuen, showrunner eta ekoizle exekutibo gisa ere jarduten baitu.

Fitxategi:The Winx Saga - Childhood Memories.jpg

Iginio Straffik 2011n Winx Club-en bertsio berri bat proposatu zuen lehen aldiz: benetako aktoreekin egiteko asmoa zuen, animazioa izan beharrean. Viacom (Nickelodeon-en jabea) bere estudioko jabekide bihurtu eta bere proiektuak finantzatzen hasi ondoren egin zuen proposamen hura[4]. Fate telesailaren produkzioa onartu baino lehenago, Straffik aktoreekin lan egin zuen Nickelodeon-en Club 57 filmean, haiekin lan egiten esperientzia lortzeko[5]. Fate: The Winx Saga-ren lehen grabazioak 2019ko irailean hasi ziren Irlandan.

Fate: The Winx Saga
Jatorria
IzenburuaFate: The Winx Saga
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaItalia eta Erresuma Batua
Sasoi kopurua2
Atalak13
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoateen drama (en) Itzuli eta fantasy television series (en) Itzuli
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaWinx Club (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Irlandako Errepublika
Antzezlea(k)
Abigail Cowen (Bloom (en) Itzuli)
Elisha Applebaum (en) Itzuli (Musa (en) Itzuli)
Robert James-Collier (en) Itzuli
Hannah van der Westhuysen (en) Itzuli (Stella (en) Itzuli)
Danny Griffin (en) Itzuli (Sky (en) Itzuli)
Eve Best
Precious Mustapha (Layla (en) Itzuli)
Lesley Sharp (en) Itzuli
Eliot Salt (en) Itzuli
Freddie Thorp

[[Kategoria:Elisha Applebaum (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Robert James-Collier (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Hannah van der Westhuysen (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Danny Griffin (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Lesley Sharp (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Eliot Salt (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaRainbow S.p.A. (en) Itzuli
[[Kategoria:Rainbow S.p.A. (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Netflix
Hasiera-data2021eko urtarrilaren 22a
Amaiera-data2022ko irailaren 16a

IMDB: tt8179402 Filmaffinity: 980878 Allocine: 23415 Rottentomatoes: tv/fate_the_winx_saga Metacritic: tv/fate-the-winx-saga
Instagram: fatenetflix Netlix: 80220679Edit the value on Wikidata

Iraganean marrazki bizidunak egin zituzten Nickelodeon taldeko sortzaileak batu egin ziren Fate telesailaren ekoizpen taldearekin, lehen kapitulua edo pilotoaren gidoia berrikusteko (haien artean Bloom protagonistari ahotsa jartzen zion aktorea, Molly Quinn).[6] Rainbow taldeko Joanne Lee-k ere seriean parte hartu zuen ekoizle exekutibo gisa. Horiez gain, Fate-en gainontzeko ekipoa Winx frankizian guztiz berria da eta idazleak The Vampire Diaries bezalako nerabeentzako drametatik ekarri zituzten.[7]

Serieak iraganean egin diren animaziozko telesailetako pertsonaietan oinarritutako aktore talde bat biltzen du. Abigail Cowen da Bloom pertsonaia nagusiaren papera egiten duena. Hannah van der Westhuysen dugu Stellaren paperean, Precious Mustapha Aisharenean, Eliot Salt Terrarenean eta Elisha Applebaum Musaren paperean. [8]

Sei ataleko lehen denboraldia Netflix-en estreinatu zen 2021eko urtarrilaren 22an.[9] 2021eko otsailean, seriea berritu egin zuten, eta bigarren denboraldi bat egongo da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bloom suzko boterea duen maitagarri bat da eta Alfea College izeneko Beste Munduko barnetegi / eskola magiko batean izena eman du. Han, Stella (argiaren maitagarria), Aisha (uraren maitagarria), Terra (lurraren maitagarria) eta Musa (adimenaren maitagarria) ezagutzen ditu, eta gela partekatzen du haiekin. Alfea College-n bere boterea kontrolatzen ikasi beharko du. Horrez gain, bere lau lagun berrien laguntzarekin, Bloomek bere iraganari buruz gehiago ikasiko du. Bitartean, Erretutakoak izeneko antzinako izakiak Beste Mundura itzultzen dira eta Alfeako guztiak mehatxatzen dituzte.[10]

Pertsonaiak eta aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abigail Cowen: Bloom, 16 urteko suaren maitagarria. Lur planetan hazi izan da, haren gurasoak gizakiak dira. Lehenengo mailako ikaslea da Alfea College-n.
  • Hannah van der Westhuysen: Stella, argiaren maitagarria da, eta Solariako printzesa. Gainontzeko lau maitagarriak ez bezala, bigarren mailako ikaslea da Alfean.
  • Precious Mustapha: Aisha, uraren maitagarria da, kirolaria. Lehenengo mailako ikaslea da eta Bloomekin partekatezen du gela.
  • Eliot Salt: Terra, lurraren maitagarria. Sam-en arreba eta Floraren lehengusina da. Alfean jaio eta hazitakoa da.
  • Elisha Applebaum: Musa, adimenaren maitagarria da, eta gainontzekoek sentitzen dutena berak ere sentitzen du. Bere boterearen ondorioz, distantzia emozionala mantentzen du gainontzekoengandik. Lehenengo mailako ikaslea da, eta Terrarekin partekatzen du gela.
  • Danny Griffin: Sky, Stellaren mutilaguna izandakoa. Eraklyongo Andreasen semea da, Alfeako heroia kontsideratzen dena. Bere klaseko izarra da, eta Silvak hazi zuen, haren borroka irakaslea. Espezialista izateko ikasten du, eta bigarren mailan dago.
  • Sadie Soverall: Beatrix, airearen maitagarria da. Elektrizitatea manipulatu dezake. Lehenengo mailako ikaslea da baina gainontzeko lehenengo urteko ikasleek baino gehiago daki Alfearen historiaren inguruan.
  • Freddie Thorp: Riven, bigarren mailako Espezialista ikaslea da. Skyren lagun onena da eta Beatrixekin erlazio erromantiko bat du.

Bigarren mailakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eva Birthistle: Vanessa Peters, Bloomen adopzio ama. Erre orbainak ditu, Bloomek bere botereen kontrola galdu eta etxean sortutako sute baten ondorioz.
  • Josh Cowdery: Mike Peters, Bloomen adopzio aita.
  • Robert James-Collier: Saul Silva, borroka irakasten du Alfean, eta Skyren tutorea izan da, babeslea. Skyren aita Silvaren mentorea izan zen, hura hil zenean, Sky hazteko erantzukizuna hartu zuen.
  • Eve Best: Farah Dowling, Alfea Collegeko zuzendaria da.
  • Lesley Sharp: Rosalind, Alfea Collegeko zuzendari ohia da.
  • Theo Graham: Dane, lehenengo mailako Espezialista ikaslea.
  • Alex Macqueen: Professor Harvey, Terraren eta Samen aita da. Alfean botanika irakasten du.
  • Harry Michell: Callum, Dowling zuzendariaren laguntzailea da.
  • Jacob Dudman: Sam Harvey, lurraren maitagarria da, Terraren neba.
  • Kate Fleetwood: Luna erregina. Stellaren ama da eta Solariako erregina.
  • Ken Duken: Andreas, gerra heroia eta Skyren aita da.

1.Denboraldiko atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zk. Titulua Zuzendaria Gidoigilea Aireratze data
1 "To the Waters and the Wild" Lisa James Larsson Brian Young 2021eko urtarrilaren 22a
2 "No Strangers Here" Lisa James Larsson Speed Weed 2021eko urtarrilaren 22a
3 "Heavy Mortal Hopes" Hannah Quinn Victoria Bata 2021eko urtarrilaren 22a
4 "Some Wrecked Angel" Hannah Quinn Niceole R. Levy 2021eko urtarrilaren 22a
5 "Wither Into the Truth" Stephen Woolfenden Gidoia: Victoria Bata

Istorioa : Sarah Hooper

2021eko urtarrilaren 22a
6 "A Fanatic Heart" Stephen Woolfenden Brian Young 2021eko urtarrilaren 22a

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Winx Club-en zuzeneko egokitzapenaren ideia 2011. jarri zen mahai gainean lehenengoz. Winx Club taldearen sortzaileak, Iginio Straffik, animazioa izango ez zen bertsio bat proposatu zuen 2011ko maiatzean, Viacom (Nickelodeonen jabea) bere estudioaren (Rainbow) jabekide bihurtu eta bere proiektuak finantzatzen hasi eta hilabete batzuetara.[4] [11] 2013ko Ischia Global Fest-en, Straffik adierazi zuen oraindik ere "Winx haragian eta odolean produkzioa prestatzen"ari zela, "benetako aktoreek interpretatua. Goiz edo berandu egingo da".[12] Straffik une hartan animaziozko ekoizpenetan besterik ez zuen lan egin, eta Fate egin baino lehenago, aktoreekin lan egitera ohitzen hasteko, Nickelodeonen Club 57ren ekoizle gisa aritu zen. [5]

2016ko otsailean, Iginio Straffik aipatu zuen aktoreekin eginiko Winx Club-en kontzeptua Hollywood Gang Productions-ekin lankidetzan ari zela aztertzen, fikziozko film luze baten moduan, baina proiektuak ez zuen inoiz aurrera egin. [13] 2018ko martxoan, telesail gisa berreskuratu zen ideia, Netflix-ek bere streaming zerbitzurako gazte eta helduentzako bertsio bat agindu ondoren.[14] Straffik plangintza hasierako faseetan parte hartu zuen. Netflixek gizonezkoei rol handiagoak emateko proposamena egin zion eta hark ukatu egin zuen aukera hori.[15]

Lehen atala edo pilotoa idatzi ondoren, marrazki bizidunetako Nickelodeon taldeko sortzaile eta langile amerikarrak (Bloom-en ahots aktore izandako Molly Quinn barne) [6] Fate: The Winx Saga telesail berriaren ekoizpen taldearekin elkartu ziren. Gidoia berrikusten Francesco Artibani ere egon zen, Winx Club animaziozko bertsioaren italiar idazleetako bat. [16] Rainbow taldeko Joanne Lee-k lehen denboraldia zuzendu zuen ekoizle exekutibo gisa.

Fate-ren atzean dauden idazleak Winx frankizian guztiz berriak dira, eta The Vampire Diaries bezalako teen drama telesailetatik errekrutatu zituzten. [7] Brian Young, The Vampire Diaries serieko zazpi denboralditan lan egin zuena, [17] Fate: The Winx Saga filmaren sortzailea eta showrunner da. [18] The Guardian-i eskainitako elkarrizketaren arabera, Youngek begi handiak eta jantzi txinpartatsuak dituzten Winx maitagarrien marrazki bizidunen "itxura alde batera uztea" aukeratu zuen: "Berriro ere esango dut, ni neu manga eta anime zalea naiz... baina inork ez du halako itxurarik benetan". [7] Lehen denboraldiko atal batzuk Lisa James Larssonek eta Hannah Quinnek zuzendu zituzten. [19][1][3]

2021eko otsailaren 18an, Netflix-ek seriea berritu zuen bigarren denboraldirako.[20]

Casting-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Casting-ak 2019ko abuztuan egin zituzten. [21][22]

Grabazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fate telesailaren grabazioa 2019ko irailean hasi zen Irlandan[18], Wicklow eskualdean, eta abenduaren 13an bukatu zen.[23] Lehenengo denboraldian erabilitako lokalizazioen artean daude Killruddery etxea[24] eta Ardmore estudioak, Bray hirian. [25][26]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotten Tomatoes webguneko 17 kritikoren balorazioaren arabera, haien artean %35ak aprobatzen du saioa. Bataz besteko nota 5.33/10 da kritikoen arabera. Ikusleen artean baina (1500 baino gehiago), %76 aprobatu egiten du telesaila. Hauen artean, bataz bestean, 3.9/5 izar ematen diote telesailari. [27]

IMDb-n, aldiz, 6.9/10 nota lortzen du saioak, 22.500dik gora pertsonek egindako balorazioarekin. [28]

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailaren kartela zabaldu zenean eztabaida sortu zen sare sozialetan, aktoreen arrazaren eta animazioko bertsioko pertsonaien arteko desberdintasunarengatik. Elisha Applebaum aktoreak egiten du Musaren papera. Musa, jatorrizko saioan, Asia ekialdeko maitagarri moduan aurkezten zen. Bestalde, Flora-ren pertsonaia Latina maitagarri moduan aurkezten da, eta Fate telesailan Terra izeneko pertsonaia txuri batengatik aldatu zuten. Sareetan 'whitewashing' delakoa salatu zuten. [29][30]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Cook, Laurence. (2019ko urriak 14). "Fate: The Winx Saga". Backstage, https://www.backstage.com/uk/magazine/article/get-cast-in-da-vinci-series-leonardo-more-uk-screen-projects-69187/ or..
  2. Evans, Alissa. (2021eko urtarrilak 20). "Fate: The Winx Saga Trailer - Netflix Gets Their Harry Potter". Screen Rant, https://screenrant.com/fate-winx-saga-show-trailer-netflix/amp/ or..
  3. a b Lloyd, Brian. (2019ko irailaren 17a). Netflix's latest TV series, 'Fate: The Winx Saga', is now filming in Ireland. Entertainment.ie, https://entertainment.ie/tv/uncategorized/fate-winx-saga-filming-ireland-420209/ or..
  4. a b Goodridge, Mike. (2011ko maiatzaren 13a). "Paramount strikes deal for Rainbow's Not Born To Be Gladiators". Screen International, https://www.screendaily.com/paramount-strikes-deal-for-rainbows-not-born-to-be-gladiators/5027400.article or..
  5. a b "TV Kids: Iginio Straffi". Worldscreen, https://issuu.com/worldscreen/docs/tv_kids_licensing_expo__annecy___na/30 or..
  6. a b Quinn (@MollyQuinn93), Molly. (2021eko urtarrilaren 8a). "I did get to meet with the great production team and read the pilot! It'll be a fun show and I think the casting is wonderful". via Twitter, https://twitter.com/MollyQuinn93/status/1347601662744039425 or..
  7. a b c Jones, Ellen. (2020ko abenduaren 10a). "'Boys can be fairies – it's the 21st century': How Fate: The Winx Saga finds the reality in fantasy". The Guardian, https://www.theguardian.com/tv-and-radio/2020/dec/10/boys-can-be-fairies-its-the-21st-century-how-fate-the-winx-saga-finds-the-reality-in-fantasy or..
  8. "Fate: The Winx Saga. Full Cast & Crew". IMDB, https://www.imdb.com/title/tt8179402/fullcredits/?ref_=tt_ov_st_sm or..
  9. Swift, Andy. (2020ko abenduaren 10a). "Fate: The Winx Saga, Based on Animated Series, Gets 2021 Premiere Date on Netflix — Watch Teaser". TVLine, https://tvline.com/2020/12/10/fate-the-winx-saga-netflix-premiere-date-teaser-video/ or..
  10. (Gaztelaniaz) «Destino: La saga Winx | Sitio oficial de Netflix» www.netflix.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  11. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  12. S.p.A, Società Editrice Athesis; S.p.A, Società Editrice Athesis. (2013.07.22T14:30:00+0200). «Il papà delle Winx le vede Barbie» Il Giornale di Vicenza.it (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  13. (Ingelesez) Busch, Anita; Busch, Anita. (2016-02-10). «‘Winx Club’ To Get Big Screen & Live-Action Treatment Via Hollywood Gang» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  14. (Ingelesez) Petski, Denise; Petski, Denise. (2018-03-14). «‘Winx Club’: Netflix Adapting Italian Animated Franchise As YA Series» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  15. (Italieraz) Volpe, Maria. (2019-02-02). «Winx: per le fatine femministe nuova stagione tv, un musical e un film» Corriere della Sera (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  16. (Italieraz) «Le Winx diventano una serie Netflix - Intervista a Francesco Artibani» FRAMED Magazine 2021-01-21 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  17. (Ingelesez) «'Winx Club' is getting a live-action remake on Netflix, but not everyone is happy» TODAY.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  18. a b (Ingelesez) Netflix young adult series begins filming in Ireland. 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  19. (Ingelesez) Fisher, Jacob. (2019-07-31). «Live-Action ‘Winx Club’ Series In Pre-Production At Netflix, Brian Young Set As Showrunner (EXCLUSIVE)» DiscussingFilm (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  20. (Ingelesez) Pedersen, Erik; Pedersen, Erik. (2021-02-18). «‘Fate: The Winx Saga’ Renewed For Season 2 On Netflix» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  21. (Ingelesez) «There's an open casting call for young adults and teenagers to appear in a new Netflix series» JOE.ie (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  22. «Open casting call for new fantasy Netflix series» WicklowNews 2019-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  23. (Ingelesez) Jackson, Steph. (2021-01-20). «The Fate: The Winx Saga on Netflix now has a full trailer» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  24. (Ingelesez) «Paul Whitington’s TV pick of the week: The Trump Show» independent (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  25. (Ingelesez) Moran, Fionnuala. (2021-01-22). «Did you spot these Irish stars in Netflix's new drama Fate: The Winx Saga?» EVOKE.ie (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  26. (Ingelesez) Slattery, Laura. «Vikings spin-off Valhalla to be filmed for Netflix in Wicklow» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  27. (Ingelesez) Fate: The Winx Saga: Season 1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  28. Fate: The Winx Saga. Archery Pictures, Cinesite, Rainbow S.p.A. 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  29. (Gaztelaniaz) «Entretenimiento» Independent Español (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  30. (Ingelesez) «Fans aren't happy about 'whitewashing' of Netflix's 'Winx Club' adaptation» The Daily Dot 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]