Fatehpur Sikri

Koordenatuak: 27°5′40″N 77°39′51″E / 27.09444°N 77.66417°E / 27.09444; 77.66417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatepur Sikri» orritik birbideratua)
Fatehpur Sikri1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia 255
Kokalekua  India
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Fatehpur Sikri (hindiz फ़तेहपुर सीकरी, Urduz فتحپور سیکری) Akbar enperadorean Indiako Uttar Pradesh estatuan jasotako jauregi multzoa da, 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fateh hitzak "garaipena" esan nahi du, Pur "hiria da eta Sikri jauregiak eraiki ziren muinoaren izena. Fatehpur Sikri beraz, Sikriko Garaipenaren Hiria izango litzateke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dioenez Akbarrek hamarkiak izan zituen baina jaio eta berehala hamarrak hil egin ziren. Sikriko leize batean bizi zen Sheikh Salim Chishti santu sufiari aholkua eskatu zion eta honek beste seme bat izango zuela esan zion. 1569an jaio zen Akbarren semea eta Salim izena ipini zion santuaz gogoratuz. Salimek bizirik iraun zuenez santuaren omenez palazio bat eraiki eta Mogol inperioko hiriburu izendatuko zuela erabaki zuen.

Akbar enperadoreak orduko hiriburua zen Agratik 35 kilometrotara eraiki zuen 1571 eta 1585 artean, bertara bizitzera joatean Inperioaren hiriburu izan zelarik. Baina Sikri muinoan uraren presentzia eskasa zen eta hainbat lapurreta ere izan ziren eta segurtasun ezak berriz ere Agrara itzuli zuen enperadore familia, Fatehpur Siri bertan behera utziz.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eremu bereizten dira jauregien konplexu honetan:

Eremu zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diwan-i-Aam: Enperadoreak audientzia publikoak egiten zituen eraikina. Patio zabala dauka aurrean.
  • Diwan-i-khas: Enperadoreak audientzia pribatuak egiten zituen jauregia.
  • Panch Mahal: Bost solairutako jauregia. Erreginaren eta zerbitzari zituen emakumeen jolaserako eraikia. Badirudi bertatik datorrela "partxis" jokoaren izena.
  • Sultan turkiarraren etxea: Hareharria hain ongi landuta dago egurra ematen duela.

Erlijio eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jami Masjid meskita: Bereziki aipagarria da 54 metrotako altuera duen Buland Darwaza atea, Akbarrek Gujarat konkistatu izanaren omenez eraikia. Sheikh Salim Chishti santuaren hilobia dago bertan, marmol zuriz egina.
Fatehpur Sikri jauregiaren ikuspegi panoramikoa
27°5′40″N 77°39′51″E / 27.09444°N 77.66417°E / 27.09444; 77.66417


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]