Edukira joan

Fatma Hatun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatma Hatun
Bizitza
Jaiotza1590 (juliotar egutegia)
Heriotza1660 (juliotar egutegia) (69/70 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakesklaboa

Fatma Hatun edo Fatma Ferahşad Hatun (otomandar turkieraz: فاطمہ حاتون "xarmanta"; (Bosnia, c.1590Istanbul edo Edirne, Otomandar Inperioa, c.1660) Ahmed I.a Sultan otomandarraren hirugarren ezkontidea izan zen eta hiru seme-alabaren ama izan zen.[1][2]

Ia ezer ez dakigu Fatmari buruz, bere jatorria baino ez. Kuyucu Murad Paşaren alaba izan zen, zeina Ahmed I.aren agintealdian Bisir Handia izan zen, 1606ko abenduaren 9tik 1611ko abuztuaren 5era, hain zuen ere. Kuyucu Murad, 1566ko Suleiman I.aren agintealditik inperioa zerbitzatzen zuen bosniar esklabo bat zen.[3][4][5]

Beste bertsio batek zioen Fatma Hatun bosniar esklabo iritsi zela, baina ia ezinezkoa da, Kuyucu Muraden alaba erregistratuta agertzen da eta. Litekeena da Kuyucu Muradek sultanari eskerrak emateko oparitan eman izana. Fatma izena eman zitzaion, eta historialari batzuek diote bere jaiotza-izena Ferahşad zela. Litekeena da, izen hori eunuko batek, Valide sultan delakoak edo sultanak berak eman izana.[1]

1605eko urtarrilean, Fatma Hatun Ahmed I.a sultanaren hirugarren ezkontidea bihurtu zen, baina ez zuen inoiz Haseki sultan (ezkontide legitimoa) titulua jaso, izan ere, sultana titulua ere ez zuen jaso, lehen emaztearekin, Mahfiruz Hatice Hatunekin, gertatu zen kasu bera. Itxuraz, Ahmedek bazuen nolabaiteko faboritismoa bere bigarren ezkontidearekin, Kösem Sultan, berak pribilegio guztiak jaso baitzituen, baita Haseki sultan titulua ere, ezkondu gabe.

Antza denez, Fatma Hatunen bizitza nahiko lasaia izan zen eta oharkabean pasa zen Mahfiruz eta Kösemen arteko batailan. Bi seme eta alaba bat izan zituen. Fatmaren bi nebak gazterik hil ziren. Aita hil eta gutxira jaio zen Abide, 1618an, eta Musa Pasharekin ezkondu zen, 24 urte zituela. 5 urteren buruan, Abide alargundu egin zen.

Simon Contarini Veneziako enbaxadoreak, 1612ko bere txostenetan, Kuyucu Murad Pasharen alaba bat Haremen inoiz sartu ez zen gertaera bat iradokitzen du.[2] Contariniren arabera, hamarkada bat lehenago, gutxi gorabehera, Kuyucu Murad Paşaren alaba batek Ahmed sultanaren haremean sartu nahi izan zuen, baina haremeko (kethüda kadinen) azafatak etsiarazi zion, burua hainbesteren artean galdu egingo zuela argudiatuta. Eta, seguraski, bere seme-alabak fratrizidioaren praktikaren bidez erailko zituzten.

  • Šehzade Hasan (1611? 1612), gazte hil zen;
  • Šehzade Cihangir (1613 — ¿1614? ), gazte hil zen;
  • Abide Sultan (1618 — 1649), Musa Paşarekin 1642an ezkondua.

Fatma 1660an hil zen,[1] bere heriotza eta ehorzketa lekua guztiz ezezaguna da, baina litekeena da Jauregi Zaharrean hil izana, Ahmed I.a hil ostean, Fatma eta beste ezkontideak bertan instalatu baitziren. Beste batzuek Edirnen hil zela uste badute ere.[2] Historialari batzuek uste dute Eyüpeko hilerrian lurperatuta egon daitekeela, non Ahmed I.aren lehen bikotekidea, Mahfiruz, lurperatuta dagoen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Resimli Osmanlı Tarihi» Nesil Yayınları (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  2. a b c (Ingelesez) Peirce, Leslie P.. (1993). The Imperial Harem: Women and Sovereignty in the Ottoman Empire. Oxford University Press ISBN 978-0-19-508677-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  3. (Turkieraz) Sevinç, Necdet. (1985). Osmanlı sosyal ve ekonomik düzeni. Üçdal Neşriyat (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  4. (Gaztelaniaz) «Kongreye sunulan bildiriler | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Konya merkezindeki manevi halk inançlarının dinler tarihi ve din fenomenolojisi açısından değerlendirilmesi | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  • Aydeki, Mehmet, Konya merkezindmanevi halk inançançançn dinler tarihi ve fenomenolojisi din çstan deerlendirilmesi, 2006.ISBN 9759704676,ISBN 9789759704674.
  • Peirce, Leslie P., The Imperial Harem: Women and Sovereignty in the Ottomas Empire, Oxford, 1993., ISBN 0195086775, ISBN 9780195086775.
  • Sevinç, Necdet, Osmanludisosyal ve ekonomik düzeni, Üçdal Nešriyat, 1985.
  • XII. Türk Tarih Kongresi: Ankara, 12 - 16 Eylül 1994: kongresunulan bildiriler, Türk Tarih Kurumu Basinevi, 1999, ISBN 9751611695, ISBN 9789751611697 .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]