Fatoumata Diawara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatoumata Diawara

Bizitza
JaiotzaOuragahio (en) Itzuli1982ko otsailaren 21a (42 urte)
Herrialdea Mali
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, aktorea eta gitarra-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoaherri-kanta
Wassoulou music (en) Itzuli
desert blues (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaWorld Circuit (en) Itzuli
Nonesuch

fatoumatadiawara.com…
IMDB: nm0224937 Allocine: 15193 Allmovie: p270007
Facebook: FatouMusic Twitter: FatouDiawara MySpace: fatoumatadiawara Youtube: UCLQ-HxUl1sWc-uouJ4I7vMA Bandcamp: fatou Spotify: 4G5ZJny3HvX6Il7eHVfnNC iTunes: 466213610 Musicbrainz: 6f5064bb-7dbb-4a44-bac5-04c467394817 Songkick: 1155500 Discogs: 2203187 Allmusic: mn0001068819 Deezer: 390174 Edit the value on Wikidata

Fatoumata Diawara (Ouragahio, Mali, 1982) Maliko aktore eta egile-abeslaria da. Bamakon eta Milanen bizi da aldizka. Madina Kouroulamini herrian jaio zen, Maliko Sikasso eskualdean, Bougounitik 23 km-ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatoumata Diawara Abidjanen eman zituen bere lehen urteak familia handi batean. Aitak dantza eta gitarra irakatsi zizkion. 9 urte zituela, Malin bizi zen bere izeko aktore batek adoptatu zuen, ahizpa nagusi baten heriotza bortitzaren ostean.[1] 1997an, Cheick Oumar Sissoko zinemagileak Fatoumata Diawara ezagutu eta La Genèse filmean (1999ko Cannesko zinemaldianUn certain regard” sariduna) emakumezkoen paper nagusia antzezteko kontratatu zuen. 1998an, Frantziara joan zen Parisko Théâtre des Bouffes du Nord ikuskizun aretoan Jean-Louis Sagot-Duvauroux-en Antigona antzezlanaren egokitzapenean lan egitera. Hainbat film luzetan lan egin du, haien artean Sìa: Le Rêve du python-en (Epaimahaiaren Sari Berezia Fespaco zinemaldian 2001ean). 2002an, bere lehengusu batekin lotutako ezkontza behartu batetik ihes egin ondoren, Royal de luxe kale-antzerki konpainia frantsesean sartu zen, eta bertan sei urte eman zituen lanean.[1] 2006ko azaroan, Bamakon Opéra du Sahel-en emakumezkoen paper nagusia antzezteko aukeratu zuten.[2]

Garai hartan, Maliko Cheick Tidiane Seck musikari eta ekoizleak Fatoumata begiz jo eta Malira ekarri zuen Oumou Sangaré eta Dee Dee Bridgewaterrentzat ekoitzitako albumetan (Seya eta Red Earth, hurrenez hurren) koruak egitera. Orduan, Fatoumata Diawarak musikaren munduan murgiltzea erabaki zuen eta bere errepertorioa lantzen hasi zen. Hala ere, ez zuen zinema utzi, eta lan garrantzitsua egin zuen Cheick Fantamady Camara zuzendari ginearraren Il va pleuvoir sur Conakry filmean, non abeslari gazte baten papera interpretatu zuen. 2007an, Karabaren papera egin zuen Michel Oceloten Kirikou eta sorgina animazio-filmean oinarritutako Kirikou eta Karaba musikalean.[1] Aldi berean, musikalaren diskoa lantzen ibili zen. Orduan, Cheick Tidiane Seckek berea izango zen lehen diskoa grabatzea eskaini zion: Sabaly. Herbie Hancock-ekin (The Imagine project, Grammy Saria 2011n)[3] edo Hank Jonesekin abesteko aukera izan zuen. Aldi berean, hainbat disko grabatu zituen (Afrocubism, Cheick Lo, etab.).

Maliko bere jatorriko eskualdean praktikatzen den emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako konpromisoa hartu du. 2012an, jihadistek Maliren iparraldea okupatzearen aurkako bideoklipa ekoitzi zuen, eta horrek eraman zuen Fatou kantariaren papera antzeztera Timbuktun, 2015ean hainbat César sari jaso zituen filmean.[1]

2017an, Fatoumata Diawarak Matthieu Chedid-en "Lamomali" Maliko musika-taldearen proiektuan lagundu zuen.[4] 2018an, Fenfo bere bakarkako bigarren diskoa, Matthieu Chedidek ekoitzia, kaleratu zuen.[1][4][5]

Damon Albarnek eta Jamie Hewlett komikigileak 2020an abeslari maliarra gonbidatu zuten Gorillaz talde birtualaren Song Machine proiektu kolaboratiboaren bideoklip berri batean, Désolé kantuarena, parte hartzera.[1][6][7]

Estiloa eta inspirazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatoumata Diawara egilea eta konpositorea da; Wassoulou kantuaren tradiziotik hartzen du inspirazioa, baina bere erritmoak modernoak dira, bere musikariei eskatzen dizkien jazz eta blues atmosferei esker.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Zuzendaria Papera
1996 Taafe Fanga Adama Drabo
1999 La Genèse Cheick Oumar Sissoko Dinah
2002 Sia, le rêve du python Dani Kouyaté Sia
2006 Il va pleuvoir sur Conakry Cheick Fantamady Camara Siré
2010 Encourage Eleonora Campanella
2010 Ni brune ni blonde Abderrahmane Sissako
2011 Les Contes de la nuit Michel Ocelot (ahotsa)
2014 Timbuktu Abderrahmane Sissako Kantaria
2015 Morbayassa Cheick Fantamady Camara
2018 Yao Philippe Godeau Gloria

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1998: Sofoklesen Antigona ; Jean-Louis Sagot Duvaurouxen egokitzapena, Sotigui Kouyatéren taularatzea
  • 2002 -2008: Royal de luxe; fondateur Jean-Luc Courcoult
  • 2007-2008: Kirikou et Karaba: Karabaren paperean.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011: Kanou (World Circuit - EP)
  • 2011: Fatou (World Circuit - LP)
  • 2012: Rocket Juice and The Moon (Honest Jon's - LP), hiru piezatan agertzen da.
  • 2012: The Bravest Man In The Universe (Bobby Womack - LP), Nothin' Can Save Ya piezan.
  • 2013: Sketches from Ethiopia (Mulatu Astatke - LP), Surma piezan.
  • 2013: Muzik'elles Jaialdia
  • 2015: At Home (Live in Marciac) Roberto Fonsecarekin.
  • 2017: Lamomali (Matthieu Chedid - LP), 'Manitoumani' 'Bal De Bamako' 'Cet Air' 'Une Âme' 'Toi Moi' piezetan.
  • 2018: Fenfo, Wagram Music
  • 2020: Désolé, Gorillaz, Song machine épisode 2

Kontzertua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailaren 13an Grande Halle de La Villette-n grabatua. Giuseppe De Vecchiren ekoizpena. 2h 4 min 10 s.ko iraupena eta Pariseko Philharmonie VOD-ek emana.[8]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko abenduan, Fatoumata Diawara Grammy Sarietako bitan finalistetako bat izan zen. Bata, Fenfo-rekin, munduko musika-diskorik onenaren kategorian;[9] eta bestea, Fatoumatak parte hartu zuen Disclosure taldearen Ultimatum-ekin, dantza-grabaziorik onenarenean.[9][10]

2019ko abenduan, Ingalaterrako Songlines Musics Awards sarietako bi irabazi zituen Afrikako eta Mendebaldeko Europako artista onenaren eta disko onenaren kategorietan.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Frantsesez) Roy, Carine. (2018). «Fatoumata Diawara - La "Malicienne"» Causette 89: 14-17. (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  2. a b (Ingelesez) «Fatoumata Diawara» World Circuit Records (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  3. (Ingelesez) Graham, Stephen. (2011). Jazz breaking news: Fatoumata Diawara Previews Songs From Debut Album. jazzwisemagazine.com.
  4. a b (Frantsesez) Narlian, Laure. (2018). «Fatoumata Diawara annonce un nouvel album avec le clip de la chanson "Nterini"» Franceinfo (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  5. (Frantsesez) «Avec « Fenfo » Fatoumata Diawara donne le la du printemps» www.franceinter.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  6. (Frantsesez) Chantepie, Ghislain. (2020). «"Désolé", combo gagnant pour Gorillaz et Fatoumata Diawara» Radio France (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  7. Gorillaz - Désolé ft. Fatoumata Diawara (Episode Two). 27 février 2020.
  8. (Frantsesez) «Jazz à la Villette : Fatoumata Diawara» pad.philharmoniedeparis.fr (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  9. a b (Gaztelaniaz) Fariñas, Tamara. (2018-12-07). «Estos son los nominados de los Grammy 2018... tras el éxito de Rosalía en los Latinos» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  10. (Gaztelaniaz) «Disclosure — "Ultimatum" (ft. Fatuomata Diawara)» House Music Player 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
  11. (Ingelesez) «Songlines Music Awards 2019» Songlines (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]