Faustino Rupérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faustino Ruperez» orritik birbideratua)
Faustino Rupérez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFaustino Rupérez Rincón
JaiotzaSan Esteban de Gormaz1956ko uztailaren 29a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Amaya Seguros (en) Itzuli 1979-1985
 

Faustino Rupérez Rincón (Piquera de San Esteban, Soriako probintzia, 1956ko uztailak 29) espainiar txirrindulari ohia da, profesionala 1979 eta 1985 artean.

Zaletu bezala hogei garaipen lortu zituen, horien artean Espainiako txapelketa.

Profesional bezala eman zuen lehen urtean, Faustino Rupérez 4. izan zen Espainiako Vueltan eta Espainiako Txapelketako txapeldun, bigarren amaitu arren, garailea izan zen Isidro Juárezek dopinen aurkako kontrol batean positibo eman ondoren.

Bere lorpenik handiena 1980ko Espainiako Itzulia irabazi izana da. 1982ko Espainiako Itzulian 1979koan lortu zuen 4. postua ere errepikatu zuen.

Munduko Txirrindularitza Txapelketa guztietan parte hartu zuen profesional bezala eman zuen denboran, emaitzarik hoberena bezala 1983an 4. postua lortuz.

Txirrindularitza profesionala utzi ondoren Kas kirol taldearen zuzendari izan zen, talde honekin Seán Kellyk 1988ko Espainiako Itzulia irabazi zuelarik Faustino Rupérezen agindupean. Bitxikeria bezala, Faustino Rupérez da Espainiako Itzulia txirrindulari bezala eta zuzendari bezala irabazi duen bakarra. KAS taldea desagertu ondoren, Rupérez Puertas Mavisaren zuzendaria ere izan zen.

1994an Itsuentzako Kirolen Espainiar Federazioan sartu zen, non tandemeko txirrindularitzaren zuzendari teknikoa den, postu horretan Atlanta, Sydney eta Atenaseko Olinpiar jokoetara joan zelarik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977

1978

1979

1980

1981

1982


1983

1984

1985

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985
Pink jersey Italiako Giroa 11. UT 10. 7. 13.
Yellow jersey Frantziako Tourra 39.
Red jersey Espainiako Vuelta 4. 1. 8. 4. 10. 21. 19.
Munduko Txapelketa 42. 58. 14. 4.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faustino Rupérez - ProCyclingStats