Fay Weldon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fay Weldon
Fay-Weldon Copenhagen-2008.jpg
Bizitza
Jaiotza Alvechurch1931ko irailaren 22a (86 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa St Andrews Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea saiakeragilea, eleberrigilea, idazlea, feminista eta gidoilaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society of Literature
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
IMDb nm0919720

Fay Weldon (Birmingham, 1931ko irailaren 22a) ingeles idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak bereizi zirenean (1937), ama, amona eta ahizparekin bizitzera joan zen Christchurchera (Zeelanda Berria), eta emakume-eskola batean ikasi zuen. Horregatik, "munduan emakumeak besterik ez zirela sinistuta bizi izan nintzen" dio; gizonek menderatutako mundu bateko emakumeen arteko harremanak eta emakumeen sexualitatearen izaera dira bere obrako gai nagusiak. Gero Londresa itzuli zen amarekin, eta ekonomia- eta psikologia-eskolak eman zituen Saint Andrews Unibertsitatean. Publizitatean ere lan egin zuen, eta ezkonduz gero antzerki-lanak eta telebista- eta irrati-gidoiak idatzi zituen. Geroago "fikzio makurrak" deitu den eleberri-sail bat idatzi zuen, emakumeari buruz, komedia beltza eta naturaz gaindiko elementuak dotoretasun handiz baliatuz. Bere eleberri ospetsuena Emakume deabruzko baten bizitza eta amodioak (1983) da, arbuiatutako emakume baten mendekuari buruzkoa. Aipagarriak dira, halaber, Puffball (1980), haurdunaldiari buruzko eleberria, Taldeko buruzagia (1988), eta Joanna Mayren klonatzea (1989), ingeniaritza genetikoari buruzko eleberri bat. Bere hurrengo eleberrian, Splitting (1995, Zatikatua), nortasun desberdin ugariko emakume baten bizitza du kontagai.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]