Edukira joan

Fazial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fazial baten marrazkia

Fazial bat, sexualitatean, gizon batek ernal-hazia bikote sexual bat edo gehiagoren aurpegian isurtzen deneko ekintza-sexuala da. Faziala sarketarik gabeko sexu ekintza da, nahiz eta normalki sexu estimulazio jarduera ezberdinen ostean ematen den, sarpen baginala, uzkiko sarketa, felazioa edo masturbazioaren bidez eman ohi da estimulazio hori.

Faziala egiteko ohitura tipikoa da jarduera sexualak egitea aurretik, sexu piztea eta estimulazioarekin. Estimulazio sexual nahikoa lortu denean eta isurtzea prest dagoenean, gizonak bere zakila jarriko du bikotearen aurpegitik gertu, bere ernal-hazia aurpegian eror dadin.

Kasu askotan, sexu praktika hau dominazio / sumisio testuinguru batean ematen da.[1]

Isuritako haziaren bolumena hainbat faktoreren araberakoa da, gizonaren osasun egoera, adina, sexu berotzearen maila eta azken isurtzetik pasa den denbora, batez ere. Bolumen arrunta 1,5 eta 5 mililitro artekoa izaten da. Aurpegia ukitu bezain pronto hazia sendotu eta lodiago egiten da, eta 15-30 minutu pasata likidoago bilakatzen da.

Pornografia vs. errealitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fazialak ohikoak dira pornografian, askotan gertuko eszena gisa. Are, porno industriaren errepertorio estandarrean, felazio baten amaiera kanonikoa horixe izaten da: haziaren isurketa felatzailearen aurpegian izatea, agerian eta kantitate handian. Ez hori bakarrik: ekoizleek, hazia aurpegian hartzen duenari, askotan zorion eta atsegin aurpegia jartzea espreski eskatzen diote. Horretara, pornoa kontsumitu ohi duten pertsonek praktika honen normaltasuna (hedapen handiaren zentzuan) irudika dezakete, horrela ez denean.[2] Halere, sexologoek seinalatu dutenez, porno erreferentziak baino ez dituzten maitale gazteen artean praktika honen eskaria handitzen ari da.[3]

Esperma begian sartzeak min bizia, ziztada eta erredura eragin ditzake, espermak begi-ehuna narritatzen duten osagaiak baititu. Erreakzioa malkoak, argiarekiko sentikortasuna, gorritasuna eta ikusmen lausoa izan daiteke. Begia ur garbiarekin garbitu daiteke, malkoek ere esperma kanporatzen laguntzen dute, eta ondoren ondoeza baretuko da.[4]

Infekzioen arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klamidia konjuntibitisaz infektatutako begia.

Beste pertsona baten gorputz-fluidoekin kontaktuan jartzea dakarren edozein sexu-jarduerak Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak transmititzeko arriskua dakar. Esperma, oro har, kaltegabea da azalean edo irensten bada. Hala ere, begiko muki-mintzarekin kontaktuan jartzen bada, sexu-transmisiozko gaixotasun asko transmititu ditzake.[5]

Gizonak Chlamydia trachomatis badu bere hazian, hartzaileak klamidiazko konjuntibitisa har dezake.[6]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) EL MITO DE LA PULSIÓN SEXUAL INCONTROLABLE | Tribuna Feminista. 2017-12-11 (kontsulta data: 2021-02-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Mitos sexuales que el porno hace creer | Noticias sobre sexualidad 🥇 Erotismo Sexual 🥇» Erotismo Sexual 2019-05-01 (kontsulta data: 2021-02-21).
  3. (Gaztelaniaz) octubre, AFP|17 de; 2013 - 10h39. (2013-10-17). «Estudio revela influencia del internet en prácticas sexuales de los jóvenes» El Universo (kontsulta data: 2021-02-21).
  4. Kasandra Brabaw: So, You Got Semen in Your Eye. Here's What to Do. March 1st, 2019.
  5. Health and Safety in the Adult Film Industry.
  6. Rackstraw, S.; Viswalingam N. D.; Goh, B. T.: Can chlamydial conjunctivitis result from direct ejaculation into the eye?. Yn: International Journal of STD AIDS. 17 Medi, 2006, tudalen 639-641.