Feather ur-jauzia
| Feather ur-jauzia | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 39°38′35″N 121°16′28″W / 39.642943°N 121.274407°W |
| Kokapena | Plumas National Forest (en) |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| Baso Nazional | Plumas National Forest |
| Babestutako-eremua | Plumas National Forest (en) |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Sacramento River basin (en) |
Feather ur-jauzia (ingelesez: Feather Falls) Estatu Batuetakn dagoen ur-jauzi bat da, Kalifornia iparraldeko Butte konderrian hain zuzen ere.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plumas Basoan (Plumas National Forest) kokaturik dago. Fall ibaiak egiten duen 120 metrotako jauzi librea da[2]. Ibai honetako urak Feather ibaira isurtzen dira ondoren. Ur-jauzia itsas malatik 762 metrotako altueran dago.[2]
Kaliforniako ibaietako emaria uda aldera asko jaisten bada ere, Falls ibaiaren emaria nahiko konstante mantentzen da urtean zehar.[3]
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oroville aintziraren erdiko besotik ikusten da ur-jauzia, baina Feather Falls herrixkan ezarrita dagoen begiralekutik ikustea da ohikoena.
Hainbat mendi ibilbide antolatu dira Feather ur-jauzia ikusteko eta zailtasunaren arabera sailkaturik daude.[1]
Marigorringoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frey Creek izeneko eremuan marigorringoek geldialdia egiten dute haien migrazioan. Milioika marigorringo pilatzen dira neguko hilabetetan, azarotik martxora gutxi gora behera.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Feather ur-jauzia.
-
Begiralekua.
-
Fall ibaia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Explore the Scenic Feather Falls» Explore Butte County (kontsulta data: 2024-12-06).
- ↑ a b «Feather Falls - California Waterfalls; Feather Falls Scenic Area, Oroville-hike/trail/map/directions» www.waterfallswest.com (kontsulta data: 2024-12-06).
- ↑ «Feather Falls» web.archive.org 2011-01-28 (kontsulta data: 2024-12-06).
- ↑ (Ingelesez) Painter • •, Alysia Gray. (2018-01-23). «The Ladybug Migration of Feather Falls» NBC Bay Area (kontsulta data: 2024-12-06).
