Fedora (kapela)
Itxura
| Fedora | |
|---|---|
| Q114595218 | |
Fedora buru-estalki malgua da, hegal ertain edo zabalekoa, gainaldea luzetara tolestua duena.[1] Dena den, gainaldeko tolesak hainbat formatakoak izan daitezke.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fedora kapelak historia aberatsa du. 1880ko hamarkadan sortua, hasieran emakumeek erabiltzen zuten. XX. mendearen hasieran, gizonezkoen modako buru-estalki bilakatu zen, eta gangster eta detektibeen sinonimo 1920ko eta 1930eko hamarkadetan, zinemari esker.[3] Besteak beste, Humphrey Bogartek jantzi zuen Casablanca filmean.
XX. mendearen erdialdean, modaz kanpo geratu arren, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan berpiztu egin zen, eta pertsona dotoreen oinarrizko osagarri bihurtu. Gaur egun ere, modatik joan ez den kapela da, edozein janzkerari sofistikazio ukitua eransten diona.[3]