Fela Kuti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fela Kuti
Fela Kuti.jpg
Bizitza
Izen osoa Fela Anikulapo Kuti
Jaiotza Abeokuta (en) Itzuli1938ko urriaren 15a
Herrialdea  Nigeria
Talde etnikoa Joruba
Heriotza Lagos1997ko abuztuaren 2a (58 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: death from AIDS-related complications (en) Itzuli
Familia
Aita Israel Olutodun Ransome-Kuti
Ama Funmilayo Ransome-Kuti
Ezkontidea(k) ezezaguna
Remilekun Taylor (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
jorubera
Jarduerak
Jarduerak musikaria, saxofoi-jotzailea, musika-talde gidaria, egile abeslaria, orkestra zuzendaria, abeslaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Highlife (en) Itzuli
Afrobeata
Musika instrumentua saxofoia
ahotsa
Diskoetxea Wrasse Records (en) Itzuli
Barclay
IMDb nm1324034

Fela Anikulapo Kuti, edo soilki Fela (jaiotza-izena: Fela Ransome-Kuti; Abeokuta, Ogun estatua, Nigeria, 1938 - Ikeja, Lagos, 1997), nigeriar abeslaria, saxofoi- eta piano-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagosko Cool Cats taldeko abeslari izan zen oso gaztetan, eta, ondoren, 1961ean, Londresko Trinity College of Music eskolan zegoela, Koola Lobitos taldea sortu zuen. Han jazz-musikariak ezagutu zituen, Miles Davis, besteak beste. Handik bi urtera Nigeriara itzuli zen. Pentsaurreko batean adierazi zuen musika berri bat asmatu zuela: afrobeat izena eman zion.

1968-1969 urteetan bira bat egin zuen Kalifornian barrena, eta, Malcolm Xen biografia bat irakurri ondoren, politikan sartu zen. Erregimen militarren kontra agertu zen.

1971n Lagosera itzuli zen, eta, han, bere taldeari izena aldatu zion, eta Africa 70 jarri zion. Bere jabetzako eremuan Kalakuta Republic sortu zuen, bere familia, taldeko kideak eta grabazio-estudioa biltzen zituen eremu komunal bat. Jabetza hura auzo herritar batean zegoen, eta berehala hasi zen agintarien eta militarren jokabidea salatzen.

1974an gudarostea Anikulaporen errepublikan sartu zen. Anikulaporen ama hil zuten, eta Anikulapo bera zauritu egin zuten. 1979an alderdi politiko bat sortu zuen, Herriaren mugimendua.

Musika-taldearekin batera Egipton barrena itzuli bat egin ondoren, Egypt 80 izena jarri zioten taldeari. 1984tik 1986ra bitartean espetxean egon zen, eta, kaleratu zutenean, aginpidearen eta militarren kontra jarraitu zuen lanean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]