Felice Romani
Felice Romani | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1788ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Moneglia, 1865eko urtarrilaren 28a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Boschetto Irregolare (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genovako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | libretista, poeta, idazlea eta itzultzailea |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Giuseppe Felice Romani (Genova, 1788ko urtarrilaren 31 – Moneglia, 1865eko urtarrilaren 28a) italiar olerkari, literatura eta mitologia aditu eta opera libretista izan zen.
Genovako familia burges batean jaio zen eta zuzenbidea eta literatura ikasi zituen Pisa eta Genovan. Literatura frantsesa itzuli zuen eta hiztegi bat argitaratu zuen sei liburukitan, mitologia eta antigoalekoak, Italiako zelten historia barne.
Espainia, Italia, Grezia eta Alemaniara bidaiatu zuen 1812 edo 1813an Milanera joan aurretik. Vienako gorteko poeta lanari uko egin eta opera-libretoak idazten hasi zen. Simon Mayr konpositorearentzat bi libreto idatzi ondoren, La Scalako libretista izendatu zuten. Ia ehun libretotan literatura frantsesa eta iturri mitologikoak erabili zituen. Vincenzo Bellini, Gioachino Rossini eta Gaetano Donizettirentzat idatzi zuen batez ere.
1834an Gazzetta Ufficiale Piemontese aldizkariko editore bihurtu zen eta kritika literarioa idatzi zuen berarentzat.
Libreto hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il turco in Italia. Musika: Gioachino Rossini.
- I due Figaro. Musika: Michele Carafa.
- Margherita d’Anjou. Musika: Giacomo Meyerbeer.
- L’esule di Granata. Musika: Giacomo Meyerbeer.
- Anna Bolena. TmMusika: Gaetano Donizetti.
- Norma. Musika: Vincenzo Bellini.
- La sonnambula. Musika: Vincenzo Bellini.
- L'elisir d'amore. Musika: Gaetano Donizetti.
- Beatrice di Tenda. Musika: Vincenzo Bellini.
- Lucrezia Borgia. Musika: Gaetano Donizetti.
- Un giorno di regno Musika: Giuseppe Verdi.
- Francesca da Rimini. Musika: Saverio Mercadante.