Felidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Felidae
Oligozeno-gaur egun

Tiger-zoologie.de0001 22.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
Familia Felidae
Azpifamiliak

Felidae Carnivora ugaztun ordenako familietako bat da. Katuen familiako animaliak dira. Carnivora ordeneko 16 familietatik guztiz haragijalea den bakarra da. Felido ezagunena katua da, orain dela 10.000 urtetik aurrera gizakiekin harremanetan egon dena, baina bestelako felido handiak eta basakatuak ere talde honetan daude.

Gaur egun bi familia baino ez daude: Pantherinae, lehoi, tigre, jaguar eta leopardoekin; eta Felinae, puma, gepardo, basakatu eta karakalarekin, katuez gain.

Lehenengoak Oligozenoan agertu ziren, orain dela 25 milioi urte. Garai aurrehistorikoan Machairodontinae izeneko azpifamilia ere existitzen zen, sable-hortzeko katu gisa ezagutzen ditugunak, edo Smilodon.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felidae Aldatu lotura Wikidatan