Edukira joan

Felipa Antiokiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipa Antiokiakoa
Bizitza
JaiotzaAntiokia Oronteskoa, 1148 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1178 (egutegi gregorianoa) (29/30 urte)
Familia
AitaRaimundo Poitiersekoa
AmaKonstantza Antiokiakoa
Ezkontidea(k)Humphrey II of Toron (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak

Felipa Antiokikoa (Antiokia del Orontes, Turkia, 11481178), Torongo anderea izan zen Hunfredo II.a Torongoarekin ezkontzean eta Androniko I.a Komnenoren maitalea izan zen.[1][2]

Familia-jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantza Antiokiako printzesaren eta bere lehen senarraren, Raimundo Poitierskoaren alaba gazteena zen Felipa. Feliparen haurrideak Bohemundo III.a Antiokiakoa eta María Antiokiakoa izan ziren, Emanuel I.a Komnenorekin ezkondu zena. 1149. urtean, aita Inab-eko guduan hil zen, eta ama 1153. urtean berriro ezkondu zen, ordukoan Renauld Châtillongoarekin. Ezkontza horretatik gutxienez alaba bat jaio zen, Agnes Antiokiako edo Châtillongoa, Bela III.a Hungariakoarekin ezkondu zena.

Torongo andrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felipak Androniko I.a Komneno ezagutu zuen Antiokiako Printzerriko gortean. Honek liluratu egin zuen eta bere maitalea bihurtu zen 1166 eta 1167 urteen artean.

Andronikok utzi ostean, Hunfredo II.a Torongoarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

Felipa 1178. urtean hil zen, hogeita hamar urte inguru zituela. Josafat bailarako Santa Maria elizan lurperatua izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Felipe de Antioquía _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2025-10-09).
  2. (Gaztelaniaz) lascruzadasweb, Ver todas las entradas de. (2017-06-03). «Raimundo de Poitiers. Príncipe de Antioquía. Segunda Cruzada» LasCruzadas (kontsulta data: 2025-10-09).
  •  Hamilton, Bernard; Jotischky, Andrew (2020). Latin and Greek Monasticism in the Crusader States. Cambridge University Press. 
  •  Hatzaki, Myrto (2009). Beauty and the Male Body in Byzantium: Perceptions and Representations in Art and Text. Springer. 
  •  Hodgson, Natasha R. (2007). Women, Crusading and the Holy Land in Historical Narrative. The Boydell Press. 
  •  Mielke, Christopher (2021). The Archaeology and Material Culture of Queenship in Medieval Hungary, 1000–1395. Palgrave Macmillan. 
  •  Runciman, Steven (1999). A History of the Crusades. 2: The Kingdom of Jerusalem and the Frankish East, 1100-1187. Cambridge University Press. 
  •  Tyerman, Christopher (2006). God's War: A New History of the Crusades. Harvard University Press.