Felipe Garín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Felipe Garín
Bust de Felipe Garin Ortiz de Taranco als jardins del Real de València.JPG
chairperson

Bizitza
Jaiotza Valentzia1908ko otsailaren 14a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia2005eko ekainaren 7a (97 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
Lanbidea
Lanbidea arte-historialaria

Felipe Garín Ortiz de Taranco (Valentzia, Espainia, 1908ko otsailaren 14a - Valentzia, Espainia, 2005eko ekainaren 7a) artista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide, filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean. Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, Valentziako Arte Ederretako Eskolako artearen historia eta teoriako katedradun izendatu zuten, eta han lan egin zuen 1968. urte arte, zuzendari gisa 1951tik aurrera. La Lagunako Unibertsitateko artearen historiako katedra lortu zuen oposizioz, eta gero, meritu-lehiaketaz, Valentziakora igaro zen. San Karlosko Arte Ederretako Errege Akademiaren lehendakari izendatu zuten 1974. urtean, eta Archivo del Arte Valenciano aldizkariaren zuzendaria izan zen. Beste erakunde askotako kide izan zen eta sari ugari irabazi zituen. 1998an, Arte Ederretako Asturiasko Printzea sarian finalista izan zen.

Lan nagusiak: Aspectos de la arquitectura gótica valenciana (Valentziako arkitektura gotikoaren zenbait alderdi), Loa y elegía de Polomino en su decoración de los santos Juanes de Valencia (Valentziako Joan santuen dekoratzaile Polominoren goraipamena eta elegia), Pintores del mar (Itsas pintoreak), El libro de horas del conde-duque de Olivares (Olivares konde-dukearen orduen liburua), La visión de España de Sorolla (Espainaren ikuspegia Sorollaren arabera).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]