Felipe González

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Felipe González, 2013an

Felipe González Márquez (Dos Hermanas, Sevilla, Espainia, 1942ko martxoaren 5a) politikaria da.

1963an sartu zen PSOEn. Idazkari nagusia izan zen 1974az geroztik, eta alderdiaren aldaketa bultzatu zuen: ikuspegi marxista izatetik jarrera sozialdemokrata izatera igaro zen. Monarkiaren lehenbiziko gobernuetan oposizioko buru izan zen, eta Espainiako gobernuburu hautatu zuten 1982an, bai eta 1986an, 1989an eta 1993an ere. Haren agintaldian, Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zen Espainia, eta Mendebaldeko Europako gainerako herrialdeen garapen-maila bertsua lortu zuen. Presidente izan zen azken fasean, haren inguruan zenbait ustelkeria-eskandalu piztu ziren, eta GAL heriotza eskuadroiaren eskandaluak ere Gonzalez zipriztindu zuen. 1996an, hauteskundeak galdu eta gero, politikagintza aktiboa utzi zuen.

Haztapenak (1942-1981)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942ko martxoaren 5ean Heliopolis auzoan jaioa, Felipe González Felipe González Helguera eta Juana Márquez Domínguez-en semea da. Bere aita abeltzain enpresari bat zen Rasines (Kantabria) herrian jaioa. Espainiar Ezker Errepublikarreko militantea zen, baita UGT sindikatukoa. Felipe González-en gurasoek behi salmentarako negozio bat zuten, eta horrek maila ekonomiko nahiko ona izatera eraman zuen. Horri esker, Felipe González batxilergoa Padres Claretianos eskolan egin ahal izan zuen, eta aurreunibertsitatea San Isidoro institutuan, biak Sevillakoak. Geroago Zuzenbideko lizentziatura lortu zuen Sevillako Unibertsitatean.

1962an Gazte Sozialistei hurbildu zen eta zenbait urte geroago PSOE partidura afiliatu zen. 1965ean bere zuzenbide ikasketak bukatu zituen eta 1966an lan kontuetan espezializatutako abokatu lanak egiten hasi zen Sevillan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felipe González Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.