Edukira joan

Felix Beristain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix Beristain
Bizitza
JaiotzaOndarroa1937ko uztailaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSarria (Zuia)2025eko otsailaren 18a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Félix Beristain Amallobieta (Ondarroa, Bizkaia, 1937ko uztailaren 16aSarria, 2025eko otsailaren 18a) bizkaitar margolaria izan zen. Pintura ikasketak San Fernando Arte Ederretako Eskolan egin zituen. Valentin Zubiaurreren adiskide izan zen, eta haren aholkuak izan zituen. Eibarren egin zuen lehen erakusketa (1954). Beste erakusketa askotan eman ditu ezagutzera bere lanak (Bilbo, Paue, Donostia, Gasteiz, Tarbe, Bordele, Tolosa, Eibar, Madril).

Beristainen lanak mundu guztian zehar barreiaturik daude, hainbat museo eta bilduma pribatutan. Kostunbrismo tristea azaltzen du, tonu iluna eta errealismo gogorra erabiliz (Estudio de pescadoras, Combarro). Haren azken lanak muralak dira, eta Ondarroako Arrantzaleen Kofradian dagoena da nagusietako bat, Marinel andreari omenaldia, 1968an egina.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]