Felix Erdozia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix Erdozia
Bizitza
JaiotzaDonostia1915eko urtarrilaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2010eko uztailaren 20a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Felix Erdozia Martiarena (Donostia, 1915eko urtarrilaren 7a - 2010eko uztailaren 20a) euskal arraunlaria, eta arraun entrenatzaile eta zuzendaria izan zen. Arraunketa olinpikoa gure herrian sartzen eta sendotzen lan gehien egin zuen pertsona izan zela esan liteke.[1] Ur-Kirolak taldearen historiako figura garrantzitsuenetakoa, dudarik gabe.

Ur-Kirolakekin Espainiako Txapelketak lortu zituen 1934, 1935, 1947, 1948 eta 1949an yola kategorian, eta 1948 eta 1949an outrigger kategorian, eta garaiko nazioarteko lehiaketa ugaritan parte hartu zuen. Entrenatzaile lanetan jardun zuen ondoren Ur-Kirolakeko ontzietan, eta presidentea ere izan zen (1949-1971).

Espainiako Arraunketa Federazioko presidentea izan zen (1971-1984).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]