Felix operazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Felix operazioa Gibraltar hartzeko asmoz espainiarrek eta alemaniarrek eginiko plan ezkutu bat zen.

Plangintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941eko urtarrilaren 10ean egiteko asmoa bazeukaten ere, ez zen inoiz aurrera eraman. Plan honi buruzko nondik norakoak Hendaian hitz egin zela dirudi, 1940an, Hiterren burdinbide batean. Honako hauek izan ziren erasoa gauza zedin Francok Hilterri egin zizkion eskaerak:

  • 400.000-700.000 tona gari.
  • Espainiar armadak behar zuen beste erregai.
  • Espainiar armadari falta zitzaion ekipo guztia.
  • Artilleria, hegazkinak eta Gibraltarren konkistarako tropa bereziak.

Gainera, Alemaniak Maroko eta Oran frantziar koloniak eman ziezazkion gura zuen eta Urrezko Ibaiaren mendebaldeko mugan (garai hartan espainiar kolonia zen Saharako zatian) behar zuen laguntza ematea.

Hirugarren Reicharen gorakada eta beherakada (Guillermo L. Shirer) liburuak Galeazzo Cianoren diplomatiko paperetan hausnarketa bat ageri dela dio: agian Francisco Francok Hitlerri nahita eskatzen zion gehiegi. Beste alde batetik, Wilhelm Canarisek, plan alemaniarrei buruzko informazio Francori pasatzen zion gizonak, Franco konbetzitu zuela ere badiote, diktadoreak Hitlerren eskaerei muzin egin ziezaien.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.