Felix von Lichnowsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felix von Lichnowsky

Member of the Frankfurt Parliament (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelix Maria Vincenz Andreas von Lichnowsky
JaiotzaViena1814ko apirilaren 5a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaFrankfurt am Main1848ko irailaren 18a (34 urte)
Hobiratze lekuaFrankfurteko hilerria
Heriotza modua: Lintxamendua
Familia
AitaEduard von Lichnowsky
AmaEleonora Zichy
Anai-arrebak
LeinuaPrince Lichnowsky (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, ofizierra, bidaiaria eta idazlea
Lantokia(k)Hradec nad Moravicí
Graduajeneral

Musicbrainz: 743c5b9d-2a7d-4011-9d1d-be4a61d580bd IMSLP: Category:Lichnowsky,_Felix_von Edit the value on Wikidata

Felix von Lichnowsky, osoa Felix Maria Vincenz Andreas Fürst von Lichnowsky, Lichnowskyko printzea eta Werdenberg-eko kondea (Grätz jauregia, Opava ondoan, egungo Txekian, 1814ko apirilaren 5a-Frankfurt am Main, 1848ko irailaren 18a), militar eta politikari prusiarra izan zen.[1] Lehen Karlistaldian Karlos Maria Isidro Borboikoaren eta karlisten alde borrokatu zuen Euskal Herrian zein Espainian.

Silesiako printzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felix von Lichnowsky Silesiako lurjabea zen. Lichowsky printzearen tituluarekin batera, Werdenbergeko kondea eta Woschütz-eko jauna zen. Lau oinordekotza zituen eta Grätz-eko jaurerria. Silesia austriarrean hiri bat eta 19 herri zituen; Prusiako Silesian, bestetik, 26 herri zituen. Oso aitoren seme kultoa zen: literaturazalea, artezalea... Familia ere ezaguna zen kultura munduan; esaterako, haren aitona Beethovenen babeslea izan zen eta artistak Bigarren Sinfonia eskaini zion.[2] Printzea, izaeraz, oso erromantikoa zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantikoa eta abenturaria, 1837an Euskal Herrira etorri zen karlisten armadan jaguntzeko. Militar bezala Lehen Karlistaldian hartu zuen parte. Gatazka 1833tik zegoen martxan eta Espainiako tronuaren ondorengotza jokoan zegoen. Lichnowsky Karlos Maria Isidro Borboikoaren alde jarri zen, hau da, monarkia absolutuaren alde. Beste aldean, Elisabet II.a Espainiakoaren aldekoak zeuden, liberalak. Dena dela, Euskal Herrian baziren beste elementu desberdinak, nagusia Foruen defentsa.

Lichnowskyren bidaia Suitzan hasi zen. Gizonak dirua zuen eta otsailean, bi morroiekin batera, Frantzia gurutzatu ondoren, 1837ko martxoaren 3an Baionara heldu zen. Han karlisten aldeko pertsonekin kontaktatu zuen eta mugalari baten laguntzaz, muga igaro zuen. Baserritarrez jantzita, Saratik abiatu zen. Mugalariak disimulatzeko euskaraz hitz egiten zuen eta printzeak «Bai, jauna» erantzuten zion behin eta berriro. Zugarramurdin karlisten armadaren postuarekin topo egin zuen eta hauek Iruna eraman zuten. Han errege-nahi aurrean aurkeztu zuten eta hark brigadako generala izendatu zuen. Sebastián infantea ezagutu zuen ere bai. Infantearekin batera Oriamendiko guduan parte hartu zuen. 1837ko martxoaren 19an Nafarroatik Errege espedizioa martxan jarri zen eta Lichnowsky haiekin abiatu zen. Espedizio hori Goi Aragoia, Katalunia, Valentzia, Teruel... igaro zuen. Bidean gudu eta borroka asko izan ziren: Huescako gudua, Barbastroko gudua, Gráko gudua, Chivako gudua eta Villar de los Navarrosko gudua. Irailaren 12an Madril aurrean zeuden baina hiriburua erasotzera ez ziren ausartu. Espedizioa, azkenik, erabat etsituta, Euskal Herrira itzuli zen.

1838ko uztailean Europan lan diplomatiko desberdinak egiteko enkargua jaso zuen Lichnowskyk. Horretaz bere liburuan ez du hitz egiten baina pentsatzekoa da misioak helburu finantzieroa zuela. Hiri desberdinetan aritu zen: Paris, Salzburgo, Viena eta Modena. Genova Marsellara joan zen. Euskal Herrirako bueltan, Burdeosen gelditu zen Rafael Marotoren familia ezagutzeko. Rafael Maroto Iparraldeko karlisten armadako buruaren izendapena jasoa zuen ordurako. Muga berriro ere mugalari baten laguntzaz pasa zen. Lichnowsky printzeari Gorteko giroa ez zitzaion batere gustatu, orduan, eta Kataluniara joateko baimena eskatu zuen. Katalunian Españako kondearen agindupean jarri zen. Kataluniako kanpaina oso gogorra izan zen batez ere karlisten arteko deskoordinazioaren ondorioz. Printzea larri zauritua gelditu zen eta hanka bat ez galtzeko Frantziara itzuli zen. Dena dela, liburuan ondorengo gertaren berri azaltzen da: 1839ko Lizarrako fusilamenduak, Bergarako besarkada... Lichnowskyk, bitartean, Ipar Euskal Herritik prozesua bizi izan zuen eta baita ere Karlos Maria Isidro Borboikoaren erbesteratzea.[3]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulan 1839 arte ibili zen. Ondoren, Prusian, karlisten aferekin arduraduna izendatu zuten. Postu hori 1840 arte bete zuen. Goi Silesiako lurjabeen burua bezala, Prusiako Parlamentuko diputatu izendatu zuten; ondoren, kargu bera Frankfurteko Parlamentuan bete zuen, 1848an. Friedrich von Wrangel eta Hans von Auerswald generalekin batera, Danimarkarekin Schleswigeko Lehen Gerra amaitzeko Malmö ituna sinatzeko lanean ibili zen. Ituna etsigarri gertatu zen eta 1848an, jende multzo batek eraso egin zion. Erasoan bera eta Von Auerswald hil zituzten.

Lichnowsky printzearen eta Von Auerswalden generalaren hilketa.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrako esperientziak bilduz urte haietan oso liburu ezaguna idatzi zuen. Lan horretan Karlos Maria Isidro Borboikoaren inguruan zegoen ustelkeria eta barne-borrokak azaldu zituen, baita ere karlisten armadak egin zituzten hankasartzeak eta bortizkeriak. Interesgarria da, bestetik, liburuan Euskal Herriari eta euskaldunei buruz ematen duen informazioa.

  • Erinnerungen aus de Jahren 1837, 1838 und 1839. Frankfurt del Meno, 1848. Frantsesez: Souvenirs de la guerre civile en Espagne (1837 a 1839). Paris, 1844. Gaztelaniaz: Recuerdos de la Guerra Carlista (1837–1839). Madril, 1942. Gaztelaniazko bertsioa Jose Maria Azkona nafar frankistak frantsesetik egin zuen.

Beste liburu bat ere idatzi zuen:

  • Portugal. Erinnerungen aus dem Jahre 1842, Mainz, 1843.

Euskaldunak eta Lichnowsky printzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erinnerungen aus de Jahren 1837, 1838 und 1839 liburuan Lichnowskyk euskalduneei buruzko informazio asko bildu zuen, batez ere liburuaren estiloa kontutan hartzen bada. Egilearen asmo nagusietarikoa guduen deskribapena, armak, uniformeak... baina sarritan euskaldunek eragiten dioten harridura ere jaso zuen. Esaterako muga gainditzeko abilezia, paisaiak, pilotaren jokoa, bizimodua... Behin baino gehiagotan herriko gastronomia aipatzen du. Ikuspuntu militar batetik euskaldunen antolaketa azpimarratu zuen. Interesgarriak dira Gortearen inguruko deskribapenak. Karlos Maria Isidro Borboikoa gortea ibiltaria zen, hau da, herriz herri zebilen. Horrela deskribatzen ditu Lichnowskyk herri desberdinak: Andoain, Tolosa, Azpeiti, Irun, Lizarra... Kasu horietan benetako bidaldi liburua ematen du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lichnowsky, Felix. Erinnerungen aus den Jahren 1837, 1838 und 1839. Frankfurt am Main, 1841.
  • Loning, Adolfo. Das spanische Volk in seinen Ständen, Sitten und Gebräuchen mit Episoden aus dem Karlistischen Erbfolgekriege. Hannover, 1844.
  • Goeben, August Karl von. Vier Jahre in Spanien. Hannover, 1841.
  • Rahden, Wilhelm von. Aus Spaniens Bürgerkrieg 1833–1840. Berlín, 1851.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felix von Lichnowsky Aldatu lotura Wikidatan