Feng shui

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luopan, Feng shuiren iparrorratza.
Zhongwen.svg
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Feng shui (txineraz: 風水, fɤ́ŋ ʂwèi ahoskatua) edo Fung shui txinatar geomantzia-sistema da, zeruko eta lurreko legeak erabiltzen dituena aldeko qi hartuz bizitza hobetzeko.[1] Diziplina honen jatorrizko izena Kan Yu (txinera sinplifikatuz: 堪輿; txinera tradizionalez: 堪舆; pinyinez: kānyú) zen; "zeruko eta lurreko Tao" esan nahi zuena.[2]

Euskaraz feng shui hitzez hitz "haize-ur" esan nahi du. Izena Jin dinastia aroko idazlea zen Guo Puk idatzitako Zangshu (ehorzketa liburua) liburuaren pasarte honetatik dator[3]:

« Qi haizetik dabilenean sakabanatzen da, baina ura topatzen duenean atxikitzen da.  »

Historikoki, eraikinak orientatzeko (gehienetan hilobiak baina baita bizilekuak ere) erabili zuten feng shui. Estiloaren arabera, ur-masak, izarrak edo iparrorratza erabili zuten orientazioa bilatzeko. 1960ko hamarkadan Iraultza Kulturalak bertan behera utzi arren, bere onarpena handitu da. New Age mugimendu kulturalak mendebaldean hedatu zuen.

Ikuspegi modernoagoetatik bere erabilera zalantzazkoa da. The Skeptic Encyclopedia of Pseudoscience-ren arabera, nahiz eta feng shuiren printzipio batzuk "nahiko zentzuzko" izan "herriko erremedio eta superstizioak" ere erantsi ditu[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feng shui Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Marie, Tina (2007-2009), Feng Shui Diaries, Esoteric Feng Shui, http://fengshuidiaries.tinamariestinnett.com/?page_id=161 .
  2.   Baidu Baike, Huai Nan Zi, http://baike.baidu.com/view/1401.htm .
  3.   Field, Stephen L., The Zangshu, or Book of Burial, http://fengshuigate.com/zangshu.html .
  4.   Shermer, Michael, The Skeptics Encyclopedia of Pseudoscience, 2, ABC-CLIO, 111–112. orrialdeak .


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.