Feniziar erlijioa

Feniziar erlijioa feniziarrek izan zuten erlijioa da, bere leku sakratuekin, jainko-jainkosekin, erritoekin, tenpluekin eta sinboloekin. Eskualdean kristautasuna zabaldu zen arte iraun zuen, kristautasunaren aurreko greziar eta erromatar eragina jaso bazituen ere.
Kontuan hartu behar da, feniziarrek Brontze Aro amaierako eta Burdina Roko kanaandarrak zirela. Batzuen eta besteen artean ezberdintzea, greziar iturriei eta historiografiari zor zaio. Garaiko beste herriek kanaandarrak izena ematen zietan. Beraz, kanaandarren eta feniziarren erlijioa ia berdinak dira, eta ezberdintzen dira historiografian, Brontze Aroko erlijioa eta Burdin Aroan erlijio horrek izan zituen moldaketak identifikatzeko.
Hiri-estatu bakoitzak bere jainkoa eta jainkosak zituen, baina ezaugarriak eta izenak partekatzen zituzten beste hirietako jainko-jainkosekin.
Antzinako beste kultura askotan bezala, eguneroko bizitzaren zati banaezina zen feniziarrentzat bere erlijio, bai eta gobernuek lotura estua gorde zuten harekin. Baal, Astarte eta Melkart jainkoen izenean, besteak beste, eraiki zituzten tenpluak, aldian-aldian opariak eta sakrifizioak egin zitzaizkien, erregeak apaiz nagusi funtzioak egin zituen, eta itsasontziek ere beren irudiak eraman zituzten. Feniziarrek, beren aurrekoen eta auzokoen eraginez, Mediterraneo inguruan hedatuko zituzten beren sinesmenak, koloniak ezartzen zituzten leku guztietan.[1]
Nahiz eta Kartago feniziar kolonia izan, bere bidea egin zuen, Afrika Iparraldeko beste herrian eragina jaso eta erlijioaren ezaugarri batzuk aldatu egin ziren feniziarrek praktikatzen zutenarekiko. Horregatik batzuetan erlijio punikoaz hitz egiten da.

Feniziar erlijioa oso lotuta egon zen beste batzuekin eta eragin oso garrantzitsuak jaso zituen Babiloniako eta Egiptoko erlijioetatik.
Bere Kosmogonia kaos primitiboa jainko batekin elkartzean hasten da. Lotura honetatik arrautza kosmikoa (Moi) sortu zen eta bere zatiketatik zerua eta lurra sortu ziren. Feniziarrek ez zuten inoiz izan jainko bakar baten, jainko goren baten kontzepturik. Politeistak izan ziren beti.
Feniziarren jainko-jainkosak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Feniziarrek gurtzen dituzten jainkoak aldatu egiten dira hiri batetik bestera. Horrela, Sidongo panteoia eta Tiro, Biblos edo Ziprekoa ezberdinak dira. Hala ere, jainko batzuk era batera edo bestera daude hiri esanguratsu gehienetan. Jainko hauek dia, batez ere El, Baal, Yam, Anat, Aleyin, Muth (edo Mot), Astarte eta Melkart.
El jainkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jainko nagusia, generikoki El esaten zitzaiona, panteoi feniziarreko jainko guztien aitatzat hartzen zen. Eguzkiarekin lotzen zitzaion eta bere kontrolpean zegoen denbora, eta beraz, berak banatzen zituen hilabeteak, egunak eta gauak.
Baal
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren jainko garrantzitsuena Baal da, jainkoen erregetzat jotzen zena eta bere postua konkistatu zuena Sapan mendian El jainkoari erasotzean. Euriaren, trumoiaren eta gerraren jainkoa zen, eta batzuetan adar fineko zekor batek irudikatzen zuen. Etsaiari, itsasoko jainkoari, aurre egin zion, Yam jainkoari, Mot heriotzaren jainkoaren anaiari. Horretarako, Kothar jainkoak, artisautzaren eta teknikaren jainkoak, bi mazo egin zizkion guduetan erabiltzeko. Bigarren guduan, Yam eraitsiko du. Antza, garaipen horrek irudikatzen du itsasoko olatuei aurre egitean marinelek duten ausardia. Baina Yamek gurtza jasotzen zuen, eta bere omenez, zaldi buruekin apaintzen zituzten bere itsasontziak.
Anat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anat jainkosa Baalen alaba eta Aleyinen arreba zen, jainkoak bizirik mantentzeaz arduratzen zena eta sakrifizioetan zuzenki inplikatua zegoena. Maitasunaren eta gerraren jainkosa ederra zen, eta anaiari laguntzen zion, batez ere Muth jainkoarekiko izaten zituen borroka ziklikoetan. Anat zen ihintza lurrean zabaltzen zuena, hain beharrezkoa bere emankortasunerako, batez ere Mediterreoko Ekialdean. Anaten gurtza Egipton sartu zen hiksoen inbasioaren ondoren. Greziarrek Atenea Soteirarekin (Atenea salbatzailea) identifikatu zuten.
Aleyin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aleyin jainkoa, Baal eta Athirat jainkosa amaren semea, lurrean euria sortzen zuena zen, bizitza hazteko hain beharrezkoa baina etsai bat zuen, Muth jainkoa, lurrari beroa ematen ziona uztak ontzeko. Beste batzuetan, ordea, bero handiegia egiten zuen, eta Mutheri erregutzen zitzaion lehortea ekar ez zezan. Muth Aleyinek garaitzen zuen urtaro bakoitzaren hasieran. Uzta biltzen zenean, hil egiten zen, harik eta berriro jaiotzen zen arte, eta berari esker, uzta berriz heldu egiten zen. Aldi zikliko horretan, Muth, antzutasunaren jainkotzat ez ezik, hildakoen jainkotzat ere hartzen zen. Tiroren hiriko tutoretza zuen Astarte jainkosarekin lotzen zen
Astarte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama izaera zuen eta ugalkortasunaren lotuta zegoen jainkosa zen eta. Ixtar (Mesopotamiako zeruko jainkosa), Isis, Afrodita, Hera, Zibele eta Junon Caelestisekin (Zeruko Junon) parekatu zuten. Kartagon Tanit jainkosak ordeztu zuen. Haur bati bularra ematen edo bularrak estutzen dituen emakume biluzi baten bidez irudikatzen zuten. Ilargi-jainkosa gisa ere irudikatzen zen, batzuetan, ilargi bat eramaten zuen burua koroa bailitzan.
-
Terrakotaz egindako Tiru hiriko jainko bat. K.a. VII. mendea. Beiruteko museoa.
-
Astarteren tronua Exmunen tenpluan, Sidonetik gertu.
Baal Hammón
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baal Hammon, Kartagoko kolonian gurtzen zen feniziar jainko nagusia zen, greziarrek euren Krono jainkoarekin eta erromatarrek Saturnorekin identifikatzen zutena.[2] Baal hitzak "jauna" esan nahi du, baina, “hammon” hitzaren esanahia zalantzazkoa da; bere jatorria Egiptoko mitologiako Amon "Ezkutuan dagoena", botere sortzailearen sinboloa eta "Haize guztien aita" izan daitekeelarik. Baal Hammon, eskultura edo erliebe batzuetan, adin jakin bateko gizonezko pertsonaia baten itxuran irudikatuta dagoela uste da, bi esfingeren artean tronu batean eserita. Erromatarrek Baal Hammon Saturno bihurtu zuten.
Tanit
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tanit kartagotar jainkosa garrantzitsuena izan zen, Baalen ezkontidea eta Kartagoko hiri-estatuko zaindaria. Feniziar jainkosa Astarteren baliokidea zen, ugalkortasunaren jainkosa. Taniten kultuaren barruan, hierogamia sakratua izeneko prostituzio sakratua egiten zen tenpluetan.[3] Erromatartze garaian, Junonekin parekatu zuten, eta ez Venusekin, Astarterekin parekatuz gero egin beharko zukeen bezala.
Melkart
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tiro hiriko jainko feniziarra izan zen Melkat. Hirietako su sakratuan oinarritutako kultua, Tiroko kolonia guztietan hedatu zen, Mendebaldean zeuden Kartago eta Gadir (egungo Cadiz) barne. Gadir hiriko tenplua, Heraklesi eskainia egin baino lehen, feniziaren Melkat jainkoari eskainia zegoen.
Baal jainkoaren feniziar forma bat zen. Gero, «hiriko erregetzat» hartu zuten, hori baita bere izenaren (melk, errege) esanahi etimologikoa, eta Tiro hiriko patroi gisa, kolonizazioaren eta nabigazioaren babesaren jainko ere bihurtu zuten.
Melkart jainkoa El jainkoaren semea, Tiroko jainkoa eta jauna zen, azpimunduko erregea eta Unibertsoaren babeslea. Landarediaren urteko zikloa sinbolizatzen zuen. Horregatik, nekazaritzako jainkoa zen, landa ingurunekoa, landarediarena, ugalkortasunarena eta udaberriarena, eta bere erritualak heriotza eta berpizkunde erritu ziklikoaren inguruan egiten ziren urtero, urtaroekin bat egiten zutenak. Eguzki-jainkoa izan arren, itsasoko jainko moduan ere gurtu zuten, izaera sinkretikoa zuen jainkoa baitzen, eta, azken finean, feniziarren ekonomia itsasoarekin guztiz lotuta zegoen eta hiriaren atributuak ere eman zizkioten, hiri babesle funtzioa eman baitzioten. Greziar Heraklesen aurrekaria da, Teoria baten arabera, greziar mitologiak asko zor dio feniziarren sinismenei eta narrazioei.
Exmun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osasunaren jainkoa izan zen, eta Sidon hiriko patroia. Greziarrek bere Asklepiorekin eta erromatarrek Eskulapiorekin parekatu zuten.
Tenpluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirietako leku nabarmenetan berariaz eraikitako tenpluetan gurtzen zituzten beren jainkoak. Baina badirudi feniziarrek ez zutela jainkoen idolorik egiten beren tenpluetan jartzeko, antzinako beste kultura askotan bezala. Sakratutzat jotzen ziren leku naturaletan ere gurtzen zituzten, hala nola mendi, ibai, zuhaizti eta arroketan. Ibaiek jainkoen izenak zeramatzaten, hala nola Adonis ibaia, Biblosetik hurbil, eta Asklepio ibaia, Sidonetik igarotzen zena. Leku natural horietan santutegi txikiak eraikitzen ziren, baina batzuetan egitura handiagoak ere bai, adibidez Aphkan, Biblos kanpoaldean dagoen muino batean, santutegi oso bat garatu zen lekuan.
Barruan egiten ziren zeremonietan otoitz egiten zen, intsentsua erre, libazioak isuri eta jainkoei animaliak hil, eta elikagaiak eta ondasun preziatuak ematen ziren eskaintza moduan. Gainera, egurrezko (aserah) edo harrizko (betyl) botozko zutabeak jartzen ziren sakrifizioko aldareen gainean. Bertan otoitzak idazten ziren eta jaietan lorez eta zuhaitz-adarrez apaintzen ziren. Astarteren kasuan, emakumeak bere omenez prostituitzeko ohitura zuten. Arrisku-une jakin batzuetan (gerra edo hondamendi naturala, adibidez), giza sakrifizioak ere egiten zituzten, batzuetan haurrak. Sakrifizio horiek erreferentzia bibliko eta erromatar askotan agertzen dira. El jiankoak bere semae sakrifikatu zuen , eta horren imitazioz, erritu hori egiten zen lekua, topheth (tofet)[4] izena zuen, eta sakrifizioaren ekintza bera, molk. Tofeta leku irekia zen, biktimak suak sakrifikatzen zituen, baina ez dago argi nola, eta ez dago Feniziaren beraren froga arkeologikorik, bere koloniena bakarrik.[1]
Praktika eztabaidagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtxoen sakrifizioa (tofetetan, adibidez) eta prostituzio sakratua bezalako gaiak eztabaidagai dira feniziarrei buruzko historia literaturan, aurkikuntza arkeologikoetan eta iturri klasikoetan oinarritutako interpretazio anitzekin.
Lehen eta bigarren mailako iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feniziar erlijioaren azterketa mugatuta dago kontserbatutako feniziar testuen eskasiagatik. Ikerlariak greziar, erromatar, hebrear eta egiptoar iturrietako inskripzioetan, froga arkeologikoetan eta bigarren mailako kontakizunetan oinarritzen dira.[5]
Filon Biblosekoak, K.o. I. eta II. mendeetan bizi izan zen feniziar idazlea, grekoz idazten zuena, latindar eragineko hizkuntzetan "Sanjuniato" izenaz ezagutzen den feniziar idazlearen obra grekora itzuli zuen. Feniziar literaturaren adierazgarririk handienetakotzat jotzen da, nahiz eta bere obraz iritsi zaigun guztia III./IV. mendeko Eusebio Zesareakoaren Preparatio Evangelica idazlanean agertzen diren zatiak diren.[1] Testu horietan, Filonen itzulpenak laburbildu eta aipatu zituen Eusebiok, baina feniziar mitologiari buruzko erlijio-testu zabalena osatzen dute: Teogonia moduko bat, kosmogonia pasarteak, istorio heroikoak, jainkoen bizitza eta erritualak, sugeekin erabiltzea barne hartzen dituena. [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Cartwright, Mark. (2016-04-04). «Phoenician Religion» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ McCarty, Matthew M., ed. (2024). «Making a God» Religion and the Making of Roman Africa: Votive Stelae, Traditions, and Empire (Cambridge University Press): 115–175. ISBN 978-1-139-09679-9. (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los rituales sexuales de la diosa Tanit y la simbología del baile payés» Diario de Ibiza 2007-02-03 (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ruiz Cabrero, Luis Alberto. (2007). El sacrificio Molk entre los fenicio-púnicos: cuestiones demográficas y ecológicas. Universidad Complutense de Madrid (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los fenicios: navegantes entre Oriente y Occidente (III): La religión fenicia | Fundación Juan March» www.march.es (kontsulta data: 2025-08-08).
- ↑ Edwards, M. J.. (1991-05). «Philo or Sanchuniathon? A Phoenicean Cosmogony» The Classical Quarterly 41 (1): 213–220. doi:. ISSN 0009-8388. (kontsulta data: 2025-08-08).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bonnet, C. y Xella, P., “La religion”, en V. Krings (ed.), (1995) La civilisation phénicienne et punique. Manuel de recherche, Brill: Leiden-New York.
- Lipinski, E. (1995) Dieux et Déessses de l’Univers Phénicien et Punique, (Studia Phoenicia XIV) Peeters: leuven.
- Lipinski, E.; Bonnet C. y Marchetti, P., (1986) Religio Phoenicia (Studia Phoenicia IV) Peeters: Namur.
- Oggiano, I. (2005), Dal terreno al divino. Archeologia del culto nella Palestina del primo milenio, Carocci: Roma.
- Xella, P., (2008) Religione e religioni in Siria-Palestina, Carocci: Roma.
- Rawlinson, G. (2014). History of Phoenicia. CreateSpace Independent Publishing Platform.
- Rawlinson, G. (2005). The Religion of the Phoenicians and Carthaginians. Kessinger Publishing, LLC.
- Moscati, S. (1973). The World of the Phoenicians. London: Cardinal Books.
- Edrey, M. (2023). Introduction: Phoenician Religion and Cult across the Mediterranean. Journal of Eastern Mediterranean Archaeology and Heritage Studies, 11(2-3), 139–142. https://doi.org/10.5325/jeasmedarcherstu.11.2-3.0139
- Wolny, M. (2022). Wyróżnienie bogini Tanit przez Barkidów (237–201 p.n.e.)? Echa Przeszłości, XXIII/2, 9–29. https://doi.org/10.31648/ep.8386
- Jigoulov, V. S. (2025). The Phoenicians. London: Reaktion Books.
- Holst, S. (2018). Phoenicians: Lebanon’s Epic Heritage. Los Angeles: Cambridge Academia.
- Blázquez Martínez, José María (2006) La religiosidad en el mundo fenicio del sur de Hispania Mainake, 0212-078X, 28 zk., 79-104 or.
- Zamora, José Ángel (2011) Religión y lengua fenicias. Universidad de Granada. ISBN: 9788433853158.