Ferdinand Alquié

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ferdinand Alquié
Bizitza
Jaiotza Carcasona1906ko abenduaren  18a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Montpellier1985eko otsailaren  28a (78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Pariseko Letren Fakultatea 1950) doctorate Itzuli
Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Hezkuntza-maila doctoratea Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Jacques Natanson Itzuli
Gérard Simon Itzuli
Jean-Luc Marion Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa eta professeur des universitésa Itzuli
Enplegatzailea(k) Pariseko Letren Fakultatea
Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Montpellierreko Unibertsitatea
Lycée Condorcet Itzuli
Collège-lycée Jacques-Decour Itzuli
Paris-Sorbonne University Itzuli
Influentziak Platon, René Descartes eta Immanuel Kant
Kidetza Académie des sciences morales et politiques

Ferdinand Alquié (Montpellier, Frantzia, 1906ko abenduaren 18 - Montpellier, Frantzia, 1985eko otsailaren 28a) frantses filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alquiéren pentsamenduaren arabera, filosofiaren garapen progresiboa ezinezkoa da. Hala ere, horrek ez du esan nahi historian zehar egin diren saio filosofikoak alferrekoak izan direnik, baizik eta filosofoarengan edo gizaki arruntarengan gauzatzen den izakiarenganako itzulera ahalbidetu dutela, etengabeko nostalgia gisa, itzulera hori, funtsean, norberaganako itzulera delako. Izakiarekiko funtsezko lotura hori posible da, izaki hori ez delako kontzeptu edo abstrakzio hutsa, konkretua den guztiaren eta bizidun guztien batura baizik. Horretaz gainera, Alquiék betikotasunera itzultzearen inguruko gogoeta egin du. Zenbait filosofia-sistema aztertu ditu izakiarenganako itzuleraren ikuspuntutik. Aipagarria da Descartesen pentsamenduaz egin duen analisia; Alquiéren esanean, cogito kartesiarra ez da ebidentzia edo arrazoibide bat, benetako esperientzia ontologikoa baizik.

Lan nagusiak hauek ditu: Notes sur les principes de la philosophie de Descartes (1933, Descartesen filosofiaren oinarriei buruzko oharrak), Le désir d´éternité (1943, Betikotasun-nahia), Solitude de la raison (1966, Arrazoiaren bakardadea) eta Le cartésianisme de Malebranche (1974, Malebrancheren kartesianismoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]