Ferdinand Marie Lesseps

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferdinand Marie Lesseps

Ferdinand Marie Lesseps (Versailles, Frantzia, 1805eko azaroaren 19a - La Chênaie, Indre, Frantzia, 1894ko abenduaren 7a) diplomatikoa izan zen Frantziako estatuaren zerbitzura. Malagan eta Bartzelonan kontsul izan zen. Suezko ubidea eraikitzeko proiektua egin zuen (1832), eta eraiki zuen konpainia ere sortu zuen. Panamako ubidea eraikitzeko ardura zuen konpainiaren lehendakaria izan zen, baina proiektu hura alde batera utzi behar izan zuen arazo politikoak eta ekonomikoak zirela eta. Frantses Akademiako eta Frantziako Zientzien Akademiako kide izan zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Marie Lesseps Aldatu lotura Wikidatan