Ferguson (Missouri)

Koordenatuak: 38°44′44″N 90°17′48″W / 38.7456°N 90.2967°W / 38.7456; -90.2967
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferguson
Ferguson
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Missouri
County of MissouriSt. Louis konderria (Missouri)
Izen ofizialaFerguson
Jatorrizko izenaFerguson
Posta kodea63135
FIPS kodea29-23986
Geografia
Koordenatuak38°44′44″N 90°17′48″W / 38.7456°N 90.2967°W / 38.7456; -90.2967
Map
Azalera16.070792 km²
Altuera153 m
MugakideakFlorissant (Missouri)
Demografia
Biztanleria18.527 (2020ko apirilaren 1a)
−2.676 (2010)
Dentsitatea1.152,84 bizt/km²
Etxebizitzak8.844
Informazio gehigarria
Sorrera1894
Telefono aurrizkia314
fergusoncity.com

Ferguson AEBetako erdi-mendebaldeko Missouri estatuaren ekialdean dagoen Saint Louis konderriko hiri bat da. Missourik sei milioi biztanle inguru ditu eta horietatik zuriak %84 dira eta beltzak, berriz, %12. Saint Louis konderrian, zurien dentsitatea txikiagoa da, %68 baitira. Beltzak, berriz, %23 dira[1].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko erroldaren arabera, hiria 21.000 biztanle ditu. Biztanle horien %67 beltza da, eta zuriak, berriz, %29 dira[1].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken hamarkadetan hiriko egoera ekonomikoa asko okertu da. Izan ere, 2000. urtean, langabezia %7koa zen (egungo AEBtako bataz bestekoa) baina, orain, berriz, %13koa da. Lan Estatistiken Bulegoak emandako datuen arabera, beltzen artean langabezia %16koa den bitartean, zuriena erdia da. 2012ko datuen arabera, Fergusonen 5.000 biztanle baino gehiago, hau da, biztanleria guztiaren %25 baino gehiago bizi da pobrezia mailatik behera. Hau da, urtean 23.850 dolarreko diru sarrera baino txikiagoa du[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen bizilekua William B. Ferguson lur-jabeak eraiki zuen, 1855ean. 1894an udal izaera hartu zuen bizilekuak. 1990eko hamarkadara arte biztanle gehienak zuriak ziren baina 2000. urtean aldaketa gertatu zen. Izan ere, erroldaren arabera historian lehen aldiz beltzak nagusi ziren[1].

Hurbilen dauden herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian ageri den diagramak hurbilen dauden herriak erakusten ditu.

Distàncies i posició relativa d'algunes poblacions
Distàncies i posició relativa d'algunes poblacions
FergusonFerguson
Població amb 254 habitants (2000)Bellerive (4 km)
Població amb 3082 habitants (2000)Bel-Ridge (4 km)
Població amb 10063 habitants (2000)Berkeley (3 km)
Població amb 5255 habitants (2000)Dellwood (2 km)
Població amb 15469 habitants (2000)Jennings (4 km)
Població amb 449 habitants (2000)Kinloch (2 km)
Població amb 5153 habitants (2000)Normandy (3 km)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «FERGUSON», Berria, 2014-11-26

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]