Ferid Murad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ferid Murad
Ferid Murad.jpg
Bizitza
Jaiotza Whiting (Indiana)1936ko irailaren 14a (81 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa estatubatuarra
albaniarra
Hezkuntza
Heziketa DePauw Unibertsitatea
Virginiako Unibertsitatea
Case Western Reserve University
Tesi zuzendaria Earl Wilbur Sutherland Jr.
Jarduerak
Jarduerak medikua, zientzialaria, farmakologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Texasko Unibertsitatea Austinen
Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Txinako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Ferid Murad (Whiting, Indiana, AEB, 1936ko irailaren 14a -) estatubatuar sendagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971n, Virginiako unibertsitateko Ikerketa Klinikoko zentroko zuzendari izendatu zuten, eta 1981 arte egon zen kargu horretan. 1973tik 1981era, Charlottesvilleko (Virginia) Barne Medikuntzako departamentuko farmakologia-alorreko zuzendaria izan zen.

Nitroglizerinaren eta beste gai hodi-zabaltzaileen jokabidea aztertu zuen Muradek, eta 1977an aurkitu zuen gai horiek lotura zuzena zutela oxido nitrikoarekin. 1998an, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen Robert F. Furchgott eta Louis J. Ignarrorekin batera, oxido nitrikoaren inguruko aurkikuntzengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferid Murad Aldatu lotura Wikidatan