Fermin Kalbeton kalea

Koordenatuak: 43°19′23.60″N 1°59′04.86″W / 43.3232222°N 1.9846833°W / 43.3232222; -1.9846833
Wikipedia, Entziklopedia askea

Fermin Kalbeton kalea

Donostia, Parte Zaharra
Fermin Kalbeton kalearen irudia.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Fermin Kalbeton kalea is located in Euskal Herria
Fermin Kalbeton kalea
Fermin Kalbeton kalea
Fermin Kalbeton kalea is located in Gipuzkoa
Fermin Kalbeton kalea
Fermin Kalbeton kalea
Fermin Kalbeton kalea is located in Donostiako Parte Zaharra
Fermin Kalbeton kalea
Fermin Kalbeton kalea
Koordenatuak: 43°19′23.60″N 1°59′04.86″W / 43.3232222°N 1.9846833°W / 43.3232222; -1.9846833

Fermin Kalbeton kalea Donostiako Parte Zaharreko kale bat da. Hiriko kale zaharrenetakoa da eta Parte Zaharra zeharkatzen du San Juan kaletik Kanpandegi kaleraino. Bertan jaio zen Fermin Kalbeton (Donostia, 1853 - Madril, 1919), abokatu eta politikari liberala, eta haren omenez jarri zitzaion kaleari izena 1919. urtean. Aurretik, ia bost mendez, Puyuelo kalea deitu zen.[1]

Kale honetan Pio Baroja idazlea bizi izan zen haurtzaroko urteetan, baita Raimundo Sarriegi, Gabriel Zelaia, Elbira Zipitria eta Haur Danborradaren sortzailea izan zen Maurizio Etxaniz ere.

Taberna eta jatetxe ugari dituen kalea da, horretaz gain kale honetan ireki zituen bere ateak Bilintx liburudendak 1976an, gaur egun Elkar Megadenda izena duena. 1993an Donostiako Udal Liburutegiko Haur Saila kokatu zen eta gaur egun bertan daude Haur Liburutegia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea.

Puyuelo izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Kalbeton baino izen zaharragoa da, Erdi Arokoa. "Puyuelo" izenak jatorri gaskoia du. Jakina denez, Donostiak gaskoi populazio garrantzitsua izan zuen eta bertako toponimian aztarna ugari utzi zuten. Gaskoieraz "puyuelo"k muino txikia esan nahi du; kale hau, Kanpandegi kalean, muino txiki batean bukatzen da (Migel Muñoa plazaren parean, hain zuzen), eta hortik datorkio izena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Berria.eus. «Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).